Herri nortasunari ate berriak zabalduz
2025
Bezeroa
Arrasateko Udala
MARKA BERRIA
30 urte igaro dira Arrasateko Udalaren marka eguneratu zenetik. Ordutik testuingurua eta gizartea aldatu egin dira, eta beraz, markek ere eraldatu egin behar izan dute konektatzen jarraitzeko.
Arrasatek ere herri bezala erronka berriei aurre egin die, eta komunitate gisa garatzen jarraitu du. Marka aldatzeko momentua zela iritzita, herritarrekin eta udal ordezkariekin talde eztabaidak egin ditugu galdera nagusi hauei erantzuteko asmoz: nor gara gaur, zer balio partekatzen ditugu eta zer nahi dugu proiektatu?



LELO ETA NORTASUN GRAFIKOAREN SORRERA
Hautatutako leloak, “Arrasate: Ate berriak zabalduz”, herriaren aldarte kolektiboa irudikatzen du: aurrera egiteko gogoa, elkartzekoa eta etorkizuna irudikatzekoa.
Ate horiek biko arku moduan marraztu dira nortasun grafikoan, izan ere, forma horrek:
- Arrasateren arkitektura historikoa ekartzen du gogora
- Irekiera, mugimendua eta inklusioa iradokitzen ditu
- Eta herri aktibo, parte-hartzaile eta abegitsu baten sinboloa da




IKUR KOLEKTIBO BATI ERANTZUNA
Nortasun grafikoa egiterakoan bazen puntu bat herritarrentzat garrantzitsua zena, baina markaren sorreran barnebitzea zaila egiten zitzaiguna. Herensugearen irudiak imajinario kolektiboan pisu handia zuen eta hori ere islatu nahi genuen nolabait. Hori nola txertatu lanean gebiltzala ohartu ginen arkuaren forma alderantziz jarriz gero, dragoiaren eskametara eramaten gintuela. Horrelaxe sortu genuen, markaren osagai izango den trama.





ELKARREKIN ATEAK ZABALTZEKO TRESNA
Baina beti errepikatzen dugun moduan marka bat ez da logotipo huts bat. Marka bat askoz gehiago da, tresna bat da, gonbidapen bat da, parte hartzeko eta etorkizuna elkarlanean sortzeko.
Arrasateko herri-marka arrasatear guztiena da. Bizirik dago, irekia da eta mugitzen ari da. Arrasate bezala.












