Komunikazio instituzionala berrasmatzen
2025
Bezeroa
Gipuzkoako Foru Aldundia
ESTRATEGIA
Gipuzkoako Foru Aldundiak WhatsApp bidezko informazio zerbitzua jarri du martxan, herritarrek beren intereseko edukiak zuzenean jasotzeko aukera izan dezaten. Zerbitzu hau sustatzeko, publizitate kanpaina egiteko eskaria jaso genuen sorlandarrok. Erronka guretzat argia zen: zerbitzu berri bat ohiko komunikazio instituzionaletik aldenduta aurkeztea, arreta piztu eta herritarrak harpidetzera gonbidatuz.
Kanpainaren ardatza ikuslearen eguneroko errealitatetik abiatu genuen: WhatsApp elkarrizketak. Guztiontzat ezagunak diren kode horiek erabilita (mezuak, audioak, emotikonoak, soinu efektuak…) zerbitzua hurbil, erraz eta erakargarri aurkeztu nahi izan genuen, eta bide batez, kanpaina testuinguruan jartzen genuen hasieraik.
Horrez gain, inpaktu emozionala lortzeko helburuarekin, umore, sormen eta gertuko tonua erabili genuen, ohiko tonu instituzionaletik aldenduz.

PROPOSAMEN KREATIBOA
Estrategiari jarraituz, WhatsApp elkarrizketa baten simulazioa sortu genuen, ikuslea lehen unetik testuinguruan murgiltzeko eta erabiltzailearentzat ezagunak diren hizkuntza moldeak jarraituz. Horri pertsonaia ezagunen parte-hartzea gehitu genion, irrati esatariak, influenzerrak… arreta bereganatzeko eta fidagarritasuna transmititzeko. Guztia narratiba fresko baten bidez uztartu genuen, zerbitzua, maitasun istorio baten bidez aurkeztuz, umorea erabiliz, ikuslearekin konektatu eta kanpaina gogoan gera zedin.


MULTIPLATAFORMA KANPAINA
Xede-taldea adin-tarte zabala izanik, kanpaina multiplataforma kanpaina izan zen, eta, ideia hainbat fomatuetara eraman genuen: spot nagusiak (euskaraz eta gazteleraz) tokiko telebista eta bideo pilulak sare sozialetarako, bannerrak hedabide digitaletarako, insertzioak papererako… eta hauek guztiak landing page batera bideratzen genituen, klik edo QR bidez, Whatsapp zerbitzuan harpidetzeko deia eginez.
Kanpainak arrakastaz lortu zuen bere helburua: mezu instituzional soil bat esperientzia digital erakargarri eta interaktibo bihurtzea. Spotek eta euskarri grafikoek ikusleen arreta bereganatu zuten, eta call to action argi baten bidez harpidetzak aktibatu ziren.
Komunikazio instituzionala modu sortzaile eta disruptiboan berrasmatzeko ariketa izan zen, estrategia eta sormena uztartuz, herritarrengana iristeko helburuarekin.










