Tamaina handiko mekanizatuan bidelagun.
2025
Bezeroa
Mitxelena
MITXELENA
Hernanin kokatutako Mitxelena kooperatibak 25 urteko ibilbidea ospatu du, eta urteurren hori baliatu dugu marka eta komunikazio estrategia berritzeko. Mekanizazio industrialean espezializatutako enpresa honek, belaunaldi arteko erreleboa eta etorkizunari begirako posizionamendua izan ditu ardatz berrikuntza prozesuan.


KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA
Enpresaren ibilbidea eta erronka berriak oinarri hartuta, posizionamendu eta diskurtso estrategiko berria definitu dugu.
Kanpo irudi koherentea eta barne komunikazio sendoa uztartzen dituen plan bat garatu dugu, balio kooperatiboak eta industria-gaitasunak uztartuz, plan estrategiko berriaren erronkei aurre egiteko.


MARKA RESTYLING-A
Nortasun bisuala eguneratu dugu: tipografiak, koloreak eta erabilera-arauak berrikusi, eta estilo gidaren bidez eguneroko aplikazioetara egokitu ditugu. Marka berrituak indarra eta zehaztasuna transmititzen ditu, sektorean duten posizionamendu teknikoari eta industriarako beharrei erantzunez.


25. URTEURRENAREN OSPAKIZUNA
“25. erreleboa” kontzeptutik abiatuta, ekitaldi berezia eta bideoa diseinatu eta ekoitzi genituen. Komunikazio ardatz gisa erabilitako “Pieza bakarrekoak gara” ideiak Mitxelenako langile bakoitzaren ekarpena balioan jarri zuen, taldearen batasuna eta bakantasuna azpimarratuz.
Bideoan eta ospakizunean enpresaren historia, giza balioak eta etorkizuneko proiekzioa islatu ziren, emozioa eta nortasuna uztartuz.








