Hazten dabilen marka baten zaintza estrategikoa
2024
Bezeroa
Oreka IT

ESTRATEGIA
Oreka IT enpresa eta ingurune produktiboen kudeaketarako prozesuen digitalizazioan espezializatuta dago. Azken urteetan hazkunde nabarmena bizi izan duen marka da; bikoiztu egin du bere lan-taldea 130 profesionalekin, Kataluniako Intarexen bat egitearekin bost delegazio dauzka dagoeneko eta SAPen Gold Partner bilakatuta konpromiso komertzial berrien ardura ere hartu du. Hazkunde honek espainiar Estatuko marka nagusien mailan kokatu du Oreka IT.
Hazkunde hau erronka bilakatu da bere taglinearekin laburbildu dezakegun balio proposamenak bereizten duen marka batentzat: corporate balance. Filosofia honek nahi duena da bezeroekin elkarlana epe luzekoa izatea, bertako talentua fidelizatzea eta lanaren eta pertsonen arteko oreka zaintzea.



MARKA AZTERKETA ETA ESTRATEGIA
Hainbeste hazten dabilen marka baten balio bereizgarria zaintzea Sorlandek ekin handiz bere egin duen erronka da. Lehenik eta behin marka azterketa egin genuen, dokumentazio korporatiboa xehetasunez harakatuz, langileekin talde-elkarrizketak burutuz, bezeroekin on line galdetegiak eginez eta Internet bidez bai merkatuaren bai lehiakideen analisia osatuz.
Azterketa honek Oreka IT markaren hiru komunikazio premia utzi zituen agerian: marka berposizionamendua; kanal, euskarri eta hedabide komertzialen gaurkotzea; barne zein kanpo mailako ekintza plan operazionalaren optimizazioa.

DISKURTSO KOMERTZIALA ETA RESTYLING BISUALA
Berposizionamenduak markaren storytellinga eta diskurtso komertziala berritu beharra zekarren, batetik, eta, bestetik, marka grafikoaren eta iruditeriaren restylinga. Bost indar-ideiatan laburbildu genuen diskurtso komertziala eta storytellinga: irtenbiderik onena aurkitzea enpresa handi zein pyme bakoitza digitalizatzeko; bezeroekin elkarlan estrategikoa bideratzeko baldintzak erraztea; bertako talentua fidelizatzea eta inguruneko ekonomia garatzea; enpresaren, pertsonen eta gizartearen arteko oreka bilatzea; sinesgarriak izatea merkatuko datuen eta langileen zein bezeroen testigantzen bidez.
Marka posizionamenduaren berritze hau restyling bisualaren bitartez indartu beharra zegoen, gaurkotasun grafikoa landuz, batetik, eta, bestetik, dinamismo teknologikoarekin loturiko balioak indartuko zituen iruditeria gehituz.

MARKETING DIGITALA ETA WEBGUNE BERRIA
Kanal, euskarri eta hedabide komertzialen gaurkotzeak lan zorrotza eskatu digu, enpresa handientzako eta pymeentzako, bakoitzarentzako bereiziriko aurkezpen digital bana idazteko eta disenatzeko lanetik hasita. Edonola ere, erronkarik handiena marketing digitaleko estrategia eta webgune berriaren sorkuntza, diseinu eta programazioa izan da.
Analisian bildutako informazioan oinarrituta, web-arkitektura berri bat diseinatu dugu, sendoa eta eraginkorra, nabigazioa errazten duena eta erabiltzailearen esperientzia hobetzen duena.
Web berriak enpresaren komunikazioaren aldaketa islatzen du, bere presentzia digitala definitutako marka-estrategiarekin lerrokatuz eta eduki-egitura optimizatuz, eskuragarriagoa eta funtzionalagoa izan dadin.
Webgunearen informazio-dimentsioa kontuan hartuta, erronka handia izan da guztia erabiltzailearentzat ulergarria eta intuitiboa den modu batean antolatzea; horretarako, megamenua bezalako baliabideak erabili ditugu. Beste baliabide batzuk ere erabili ditugu, hala nola botoiak, estekak eta CTAak, erabiltzailea web barruan gidatzeko eta trafikoa bezero potentzialen lead-ak lortzera bideratzeko, adibidez, erabiltzaileari aukera emanez call bat erreserbatzeko demo bat erakusteko.
Lan horri esker, Oreka ITk merkatuan duen presentzia hobetzeaz gain, bere barneko eta kanpoko irudia indartu du.
Sorlanden oso pozik gaude lortutako emaitzarekin eta Oreka ITri eraldaketa prozesu honetan laguntzeko aukerarekin.









