Euskaltzaleen mugimendua
2024
Bezeroa
Taupa

POSIZIONAMENDUA
Marka estrategia ardazteko, posizionamendua zehaztu dugu lehenik: xede-taldeen buruetan gure marka zer den definituko duen ideia nagusia; gure balio eskaintza.
Xede-talde nagusiak finkatu eta hierarkizatu ditugu ondoren; barne komunikazioa eta kanpo komunikazioa uztartuz.


MARKA SORKUNTZA
Berposizionamendu honek marka aldaketa bat eskatu digu. Izan ere, marka nortasunak marka posizionamendua islatu behar du eta bereiziko dituen balio horiek irudikatu izena eta logotipoarekin.
Izena oso adierazgarria da; Taupa, biziaren onomatopeia da, taupa-taupa egiten du gure bihotzak. Logotipoa ere taupada hori islatu nahi izan dugu, haren energia, koloreak, pultsua, irekidura.
Marka kontakizunean ere baliatu dugu taupaden ideia: “Taupen erritmoan mugitu nahi dugu euskaltzaleok, etenik ez duen jardun batean. Badakigu bihotza bizkortzen haserreago, urduriago eta pozago gabiltzanean. Eta badakigu mantsotzen burua hotz mantentzea komeni zaigunean.Batzuetan tipi- tapa joango gara eta bestean taupa- taupa, baina beti aurrera”.
Azkenik, ekintza-plana egin dugu estrategian proposatutako helburuak lortzeko. Bertan datozen hiru-lau urtean egin beharrekoak zerrendatzen dira lehentasunen arabera jarrita eta egutegi batean kokatuta.





BIDELAGUNAK
Sorlanden balio nagusienetako bat gure bezeroak adierazten digutenez gertutasuna da. Bezeroarekin pausoz pauso joatea gustatzen zaigu. Are gehiago, kasu honetan bezala, idatzitako berposizionamenduak urrats garrantzitsuak emateko gakoak eman dizkigunean.
Jendearen balioen, erakundearen kezken, kaleko giroaren edota aktualitatearen irakurketa partekatu bat elkarrekin egitea ezinbestekoa iruditzen zaigu marka estrategia ontzeko. Batera, beti hobeto.











