Skip to main content

Bidaia

Ekintza plana

Publizitate kanpainak

Publizitate kanpaina da produktu bat saltzeko edo zerbitzu bat iragartzeko komunikazio teknika.

Publizitate kanpaina briefing txostenarekin hasiko dugu, bi orritan argibide guztiak sintetizatuz: iragarlea, produktu-zerbitzua, marka, xede-taldea, komunikazio helburua, merkatu egoera, eskainitako onura, sinesgarritasun argudioak, derrigorrezko betekizunak, egutegia, aurrekontua…

Publizitate kanpaina bideratzeko, sorkuntza estrategia zehaztuko dugu: nori eta zer eskainiko diogun. Lanketa honetan, xede-talde gakoa identifikatu eta eskainiko diogun onurak zehaztuko ditugu.

Publizitate kanpaina sortzeko, ideia nagusi bat landuko dugu: oinarrizko hitz eta irudi gakoak aurkitu, eta kanpaina oso bat gauzatzeko garapen aukerak ziurtatu. Hori guztia, marka lanketa orokorra zainduz.

Publizitate kanpaina gauzatzeko, aurreikusitako zabalkunde planaren araberako kanal eta euskarriak ekoiztuko ditugu: kartelak, spotak, irrati kuinak, webgunea, sare sozialak, ekitaldiak, kale ekintzak eta abar.

Ekitaldiak eta Azokak

Ekitaldiak eta azokak marka bat eta bere produktuak edo zerbitzuak xede-taldeei aurkezteko ekintzak dira.

Ekitaldiak eta azokak ezaugarri amankomunak dituzten ekintzak dira: ondo zehaztu behar dira komunikazio helburuak, aurrez aurre eta leku-denbora jakinean lortzeko. Komunikazio helburu horiek bete daitezen sorkuntza, koordinazio eta zuzendaritza lana egingo dugu.

Ekitaldiak antolatzeko zer xede-talderi zer mezu helarazi zehaztu behar dugu, eta helburu horien araberako baliabideak prestatu: hitzartzeak, dekorazioa, gidoigintza, baliabide artistikoak eta teknikoak eta abar.

Azoka bat prestatzeko marka eta produktuen ikusgarritasuna ez ezik bezeroekiko harremanak erraztu behar ditugu. Marka lanketa eta helburu komertzial horiek gauzatzeko, diziplina anitzeko taldearekin landuko ditugu standa eta baliabideak.

Ekitaldiak eta azokak egin ondoren, ezarritako komunikazio helburuen eta xede-taldeekiko harremanen jarraipena egingo dugu.

HHPP Bulegoa

Harreman publikoak dira marka bat eta bere egitasmoak iritzi publikoan zaintzeko lanketa.

Harreman publikoak zaintzeko marka estrategiari loturiko plangintza beharko dugu: markaren lan-arlo edo merkatuari begirako hedabide plana, diskurtsogintza, web eta marketing digitaleko estrategia, iritzi sortzaileen jarraipena eta abar.

Harreman publikoak lantzeak arreta eta lan jarraitua eskatzen badu ere, egitasmo garrantzitsuei erantzuteko bulego profesionala antolatuko dugu: komunikazio aholkulariak, kazetariak, community managerrak, argazkilariak eta abar.

Harreman publikoak zaintzeko hedabideetako arduradunekin eta kazetariekin lan-giro egokia eta informazio trukea landu beharko ditugu, eta haientzako baliabideak prestatu: marka dossierra, txostenak, prentsaurrekoak, euskarri multimediak eta abar.

Harreman publikoak zaintzeak unean uneko ustekabeei eta premiei erantzun beharra ere badakar. Halako kasuetan, aholkularitza estrategikoa eskainiko dugu.

\\ ekintza plana

lebario

Lebario Nazioarteko Markaren Posizionamendua

ekindar

Afiliatu Marketing Kanpaina Ekindar

berria

Markaren kontzientzia BERRIA