Skip to main content

Baliabideak

Marka eraikuntza

Marka Nortasuna

Marka nortasuna da enpresa edo erakunde bat identifikatzeko baliabiderik ikusgarriena.

Marka nortasunak marka posizionamendua islatu behar du, bereiztuko duten balioak irudikatu, oinarrizko bi osagarrirekin: izena eta logotipoa; eta, balio eskaintza jasoko duen goiburua edo claima ere gehitu daiteke.

Marka bati izena emateak, naming deritzon sorkuntza lanak, zaindu beharreko betekizunak ditu: deigarria, bereizgarria, laburra, esangarria, iradokitzailea, koherentea eta sinesgarria izatea, besteak beste.

Marka nortasun bisuala, logotipoa, diseinugintza grafikoko lan estrategikoa da: markaren balioak irudikatuko dituzten tipografia, ikur, kolore eta gainerako osagarrien lanketa.

Marka nortasunaren gidaliburuarekin amaituko dugu lan hau, erabilera arau eta irizpideak ezarriz eta gutxieneko kanal eta euskarrietarako aplikazioak diseinatuz.

Marka Kontakizuna

Marka kontakizuna da enpresa edo erakunde baten mezuak harilkatzeko baliabide eraginkorra.

Marka kontakizuna sortu aurretik, marka edukiak zehaztuko ditugu: bost-sei esalditan jasoko ditugu produktu-zerbitzu eskaintza, balioak eta kultura, sinesgarritasun argudioak eta abar.

Marka kontakizuna istorio bat da, markaren egunerokotasunari jatorria eta zentzua emango diona, garai eta testuinguru batean kokatuta.

Marka kontakizuna ideiatzeko deneriko mitoak, arketipoAK eta genero literario zein zinematografikoak hartu ditzakegu inspirazio iturri moduan.

Marka kontakizuna idatziz jasota, ikus-entzunezko euskarri eta kanaletarako irudikapena ere egingo dugu.

Kontakizun Plana

Komunikazio plana da enpresa edo erakunde baten marka estrategia ekintza bihurtzeko gida.

Komunikazio planak, lehenik, marka azterketa eta estrategia jasoko ditu idatziz. Eta, ondoren, komunikazio helburu nagusiak lortzeko ekintza plangintza; helburuak denbora jakin batean neurgarri egingo dituena.

Markaren bi-hiru komunikazio helburu nagusiei erantzuteko, helburu eta ekintza zehatzagoak identifikatuko ditugu.

Komunikazio helburu eta ekintza zehatz horietako bakoitza fitxa batean deskribatuko dugu, dagozkion xede-taldeak begiz jota.

Komunikazio plana amaitzeko, egutegia eta aurrekontua ere prestatuko dugu, ekintzen koordinazioa eta koherentzia ziurtatu eta komunikazio premia bakoitzari dagokion ahalegin ekonomikoa zaintzeko.

\\ marka eraikuntza

ander-deuna

Ander deuna ikastola

alfa-mimtech-portada

ALFA MIMtech marka berritzea eta web garapena

norai_portada

NORAi
Marka garapena eta estrategia digitala