Skip to main content

Sorland Agentziak azken urte hauetan zehar komunikazio estrategia, marka lanketa eta prentsa bulego lanak bete ditu Durangoko Azokarako.

DA!, komunikazioaren ikuspegitik, marka bat da, euskal kulturak duen marka garrantzitsuenetarikoa, bere aukera baina baita ardura guztiekin.

Azken urteotan, etengabe hobetuz eta berrituz doan proiektua da, beti jakin izan du garai berrietara egokitzen, eta garai zail hauetan ere birpentsatzen jarraitzea ezinbestekoa da.

2020 urtea oso berezia ari da izaten, osasun krisi baten erdian gaude, inoiz horrelakorik bizitu gabea, eta aurtengo 55. eta haren komunikazio estrategia egoera berezi honetara egokitu behar izan dugu.

LANKETA KREATIBOA

Konfinamendu betean hasi ginen aurtengo komunikazio estrategia lantzen eta egoerak baldintzatutako edizio honetarako mezua ere kontestuari lotuta sortu genuen:

Une batez, gelditu egin zitzaigun bihotza. Une batez. Gelditu. Itsu, mutu, gor.

Gehiago ez entzuteko, ez ikusteko, ez irakurtzeko ikara sartu zitzaigun…

Ezin kantatzeko, antzezteko, idazteko kezka gorputz osoan zabaldu…

Eta, bat-batean, taupada bat. Tau pa da.

Eta gero bigarrena, hirugarrena, laugarrena.

Tau pa da.

Tau pa da.

Tau pa da.

Sentitu egin dugu, zer pentsatua eman digu, eta ekitera garamatza. Orain, argiago dakigu zer maite dugun.

Zerk ematen digun plazerra, indarra eta izatea.

Taupada, bihotza, sorkuntza.

Taupada, gorputza, bizitza.

Taupada, jendea, kultura.

Tau pa da.

Tau pa da.

Tau pa da.

DURANGOKO AZOKA DA!

Leloa:

TAU PA DA!

Kartela:

Ane Pikaza, Durangoko Azokaren 55. edizioaren kartelaren egilea

Ane Pikazak sortu du aurtengo Azokako kartela. Sorlandekin lanketa kreatibo kolaboratiboan eta TAU PA DA! leloa oinarri hartuta, bizitzen ari garen egoera grisean kultura gure bizitza loratzen duen taupada izateaz gain, etengabeko eraikuntzan eta sorkuntzan dagoen bihotza garela ere irudikatu nahi izan du egileak.

 

 

 

 

 

Kartel nagusitik abiatuta, ondorengo euskarriak sortu ditugu:

  • Publizitate euskarriak: spota, irrati kuinak, prentsa-intsertzioak, bannerrak…
  • Saregintza: webgunerako diseinuak, sare sozialak…
  • Agerraldietarako baliabideak: Photocall-ak, euskarriak…
  • Azoka egunetarako seinalitika eta euskarriak.
  • Papergintza: orri markagailuak, dossierrak…Durangoko Azokaren 55. ediziorako Sorlandek sortu duen irudigintza

02 1875X1250 

 

AURTENGO EDIZIOA

COVID-19ak jotako 2020  urte honetan, arlo guztietako zeinahi ekimen bezala, Durangoko Azoka ere ezin izan da ohiko moduetan egin. Hori dela-eta, Azoka egokitu egin da: salmenta onlinera bideratuz eta  eta bi gune nagusi izango ditu: Plateruenan disko aurkezpenak eta Landakon gainontzeko kultur ekitaldiak.

Honako hauek dira prentsa bulegoaren ekimen garrantzitsuenak:

  • Aurtengo edizioa eta leloaren aurkezpena (uztaila).
  • Irudi nagusia eta edizioaren aurkezpena (urria).
  • Zu non, han DA! ekimenaren aurkezpena (azaroa).
  • Egitarauaren aurkezpena (azaroa).
  • Azokakoak: inaugurazio ekitaldia, sormen beka, prentsaurrekoak,…

Prentsa bulegoaren eguneroko lanak honakoak dira: komunikazio estrategiaren ezarpena, prentsaren kudeaketa, publizitate kanpainak sortu eta kudeatzea eta sare sozialen kudeaketa, besteak beste.

50647465128 f380bf0abe k50648312917 68073f84f1 k50647469563 0d295fc841 c

BERRIKUNTZA NAGUSIAK

Bistan da, osasun baldintzek eraginda, DA! murriztua izango dela, bisitariak Durangarrak edo mugakideak soilik izanik.

Hori dela-eta, DA! bakar eta handi bat egitea desegokia eta ezinezkoa denez, DA! Txiki asko egitea erabaki du Gerediagak, Durangoko Azokan lankidetzan diharduten gainerako eragile guztiekin elkarlanean.

Labur esanda, aurten euskal herrietatik Durangora etortzerik izango ez denez, DA! joango da euskal herrietara.

DA! ibiltari honi marka komunikazio aldetik osotasuna emateko, bai grafikoki bai diskurtso aldetik, marka bera hartu dugu ardatz: DA!

Eta euskal esamolde ezaguna baliatuz, horrela osatu dugu ekimenaren izena:

ZU NON, HAN DA!

Marka nortasun egokitu honek bi gune motari erantzungo die, honela:

  • ZU NON HAN DA! PLAZA herrietako aretoentzat: 32 taldek hartuko dute parte Euskal Herrian zehar dauden 10 aretotan ospatuko diren kontzertuetan.
  • ZU NON, HAN DA! DENDA tokiko liburu-denda eta saltokientzat: Abenduaren 9tik urtarrilaren 8ra Durangoko Azokako produktuak egongo dira salgai Euskal Herri osoko liburu-dendetan.