Skip to main content

Bi urteko pandemiaren ostean itzuli da, zorionez, betiko Durangoko Azoka. Azken hiru urte bereziak harilkatzeko bidea izan da: 2020. urtean “Tau pa DA! (biziraun)”, 2021. urtean “BaDA! (autoafirmatu)” eta aurten “EztanDA! (ospatu)”. Bai, 57. edizioan Euskal kulturaren eztanda bizi izan dugu, sorkuntzaren eta jaiaren eztanda; Durango osotik eta Euskal Herri osorako eztanda.

DA_eztanda_izartxoa

Komunikazio estrategiaren diseinua eta aholkularitza

Aurtengo komunikazio helburu nagusiak zehaztu eta prentsa bulegoaren eguneroko gida-lerroak diseinatu ditugu. Horrez gain, mezugintzaren, bozeramailetzaren edota jendaurreko agerpenen ildo nagusiak finkatu ditugu.

57. edizioa harilkatu duen ideia kreatiboa sortu dugu, estrategiarekin lerratuta doana. Ideia kreatibo horren aplikazio posibleak aurreikusi ditugu, publizitate kanpaina osorik gauzatzeko orduan: leloa, kartela, spota, irrati-kuina, ekintza, hartzaileen parte-hartzea…

Aurtengo irudia sortzeko sortzaile egokiena bilatu dugu eta gidaritza artistikoa eskaini diogu Ruben Ramos artista urnietarrari.

Azkenik, Azokaren publizitate kanpainaren diseinua egin dugu, online marketineko estrategia bat eratuz. Bertan online ta offline publizitatea uztartu ditugu, hedabideetan nahiz sareetan erabiliko diren kanal eta egingo diren kanpainak zehaztuz eta planifikatuz.

Kartela

Prentsa bulegorako zerbitzua

Prentsa bulegorako lan-taldetik prentsa agerraldiak antolatu eta kudeatu ditugu, eta horientzako beharrezko diskurtso, ohar, deialdi eta euskarriak ere sortu ditugu. Horrez gain, hedabideen jarraipena egin dugu, elkarrizketak kudeatuz eta publizitate kanpainaren hedabide plana egin eta kanpaina kuadetu ditugu.

Online estrategia ere garatu dugu eta webgunea elikatzeaz gain, sare sozialetarako estrategia eta ekintza plan bat eratu da, edukiak sortu eta hauen kudeaketa eginez.

Komunikazio euskarrien diseinua

Ideia kreatiboa iruditeriara eraman dugu eta kartela irudi korporatibora egokitu. Horrekin batera, kanpainarako euskarri guztiak sortu dira: spot-a, irrati kuina, papergintza, webguneko eta sare sozialetako diseinuak, publizitaterako euskarriak eta Azoka egunetarako kanpo eta barne seinaletika.