Markagintza digitalean egiten dut lan, estrategia digitalak diseinatu, garatu eta optimizatzen bezeroen online presentzia indartzeko.
Aurten ere, 58. edizioa harilkatu duen ideia kreatiboa sortu dugu, estrategiarekin lerratuta. Idea kreatibo honek bi helburu nagusi izan ditu: gazteak jomugan jartzea eta Azokaren osotasuna eta aniztasuna erakustea. Kontzeptualizazio kreatiboaren emaitza Fantasia DA! leloa izan da
Fantasia DA! sortzaile berrien ilusioa liburuen usaina diskoen kolorea kulturzaleen irribarrea bolondresen lana aspaldi ikusi gabeko lagunekin topatzea sormen bakoitzaren istorioan dagoen magia jende alaiaren berbaroa bizigogoa eta kulturaren beroa
Komunikazio estrategiaren diseinua eta aholkularitza
Aurtengo komunikazio helburu nagusiak zehaztu eta prensa bulegoaren eguneroko gida-lerroak diseinatu ditugu. Horrez gain, mezugintzaren, bozeramailetzaren edota jendaurreko agerpenen ildo nagusiak finkatu ditugu.
Azken urteotako bideari jarraipena emanez, sorkuntza la koordinatua egin da Sorland komunikazio agentziaren eta sortzaile baten artean. Ximon Agirre ilustratzaile, bideogile eta animatzaileak sortu du 58. edizio honetako irudia.
Bestalde, Durangoko Azokaren publizitate kanpainaren diseinua garatu dugu. Online eta offline publizitatea uztartu ditugu, hedabideetan nahiz sareetan erabiliko diren kanalak eta egingo diren kanpainak zehaztuz eta planifikatuz.
Komunikazio euskarrien diseinua
Idea kreatiboa iruditeriara eraman dugu eta kartela irudi korporatibora egokitu. Horrekin batera, kanpainarako euskarri guztiak sortu dira: spot-a, irrati kuina, papergintza, webguneko eta sare sozialetako diseinuak, publizitaterako euskarriak eta Azoka egunetarako kanpo eta barne seinaletika.
baDAbil bideopodkasta, berrikuntza nagusia
Asko kontsumitzen den formatua da podkastarena, eta gazteengana heltzeko estrategiaren barran produktu berri bat kaleratzera ausartu da Durangoko Azoka. Kultur munduko gazteei hitza eman nahi izan diogu bideopodkast honekin, eta kulturaren inguruko hainbat gai jorratzen jarri ditugu mahaiaren bueltan ikuspuntu kritikotik.
EITBrekin lankidetzan sortu da Durangoko Azokaren lehenengo bideopodkasta, Hiru Damatxok ekoitzita. Lehenengo denboraldi honen aurkezle Amets Aranguren izan da, eta 40 minutu inguruko bost atal kaleratu dira hurrengo izenburuekin: Lehen aldiak, editoreen lanak, gainesposizioa, tradizioa eta artisten konpromisoa.