Komunikazio aholkulari eta lan-taldeen koordinatzaile jarduten dut. Bezeroen beharrak jaso eta taldekideekin koordinazioa ahalbidetuz.
2021ean BERRIArentzako “Zuk badakizulako” berposizionamendu kanpaina freskoa, indartsua eta ausarta sortu genuen. Hasitako bidai horri jarraipena emanez, aurten, bere 20. urteurrena ospatzeko bidelagun izan gaitu, urte osoko estrategia komunikatiboa landu eta ekitaldi zein kanpainetarako mezu eta euskarriak sortuz.
Aldaketaren narratiba
Egunkari batek aldi baten kontaduria egiten du. Gertatzen dena ulertzen laguntzen digu. Norberak bere kabuz ezin du munduan gertatzen dena interpretatu. Egunkari batek lagundu egiten digu interpretatzen. Ez dakiguna kontatzen digu. Hitzak jartzen dizkio gaur eta bihar eta etzi, etengabe.
Zertarako eraldatzen eta eguneratzen da BERRIA?
Irakurleei aldi hau kontatzeko. Historia txikia egiteko.
Eta hortik abiatuta sortu dugu BERRIAren 20. urteurreneko goiburu nagusia, komunikazio ekintza eta pieza guztiak harilkatu dituena eta aurrerantzean markari lotuta joango dena.
BERRIA 20 urte ekitaldia
Ekainaren 17an Tabakaleran Berriaren 20. urteurreneko ekitaldia antolatu dugu. Ekitaldi berritzaile eta dinamikoa, 600 lagunen aurrean ausardia eta abangoardia erakutsi dituena.
Ziklo aldaketa bat irudikatu da.
Martxelo Otamendik zuzendaritza utzi eta zuzendaritza talde berri bat aurkeztu da, Amagoia Mujikaren gidaritzapean. Zuzendaritza aldaketa, garai berriei egokitzeko, erronka berriei aurre egiteko.
Etorkizuneko BERRIAren iragarpen bat: jauzi digitala, lan moldeen berritzea, aitzindaritza…
BERRIAren erreferentzialtasuna indartu eta euskal gizarteari egiten dion ekarpena balioan jarriz.
BERRIA komunitatearen parte izatearen harrotasuna sentitu dugu.
BERRIA berria
BERRIA berria abian da. Produktu berri hau diseinu aldaketa baino askoz haratago doa. Kazetaritza egiteko modu bat da, aitzindaria.
BERRIAko webgunea zein papereko edizioa berritu dira eta horrekin batera berrialaguntzeko eskaintza eta ataria ere.
Eta produktu honen lantzamenduari lotuta, babesletza kanpaina bat abiatu dugu, BERRIAk 3.000 babesle behar baititu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.
Kanpaina honen marketing estrategia diseinatu eta piezak sortu ditugu: Spota, irrati-kuina, prentsa intsertzioak, interneteko bannerrak eta sare sozialetarako kontakizun bizi bat osatu dugu.