Durangoko Azoka: Nola kudeatzen da prentsa bulego bat?
Europa osoan kultur arloan egiten diren azoken artean arrakastatsuenetakoa da Durangoko Azoka. Milaka eta milaka kulturzale, dozenaka stand, 100 ekitalditik gora, milaka kultur-produktu… batzen ditu. Eta noski, horrelako interesa pizten duen ekitaldi batek kazetari eta hedabide andana erakartzen du. Aurten, esaterako, 125 kazetari daude akreditatuta.