Eraman dezagun zure marka dagokion lekura
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, zure datu pertsonalen tratamenduei buruzko honako gai hauen berri ematen dizugu:
Tratamenduaren arduraduna: di-da kooperatiba; IFZ: F-95164745; Euskadiko Kooperatiben erregistroan izena emanda, 2002.0.017 zenbakia, 12. liburukia, 1.671 folioa; helbidea: Txanporta plaza, 4A behea, 48220 Abadino (bizkaia).
Tratamenduaren helburua: jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak erabiliko ditugula formulario honen bidez egiten duzun kontsulta edo eskaera kudeatzeko eta erantzuteko, edo, bestela, zure curriculum vitaea eransten badiguzu, egingo ditugun langileen hautaketa-prozesuetan duzun parte-hartzea kudeatzeko.
Bildutako datu pertsonalak: formulario honen bidez biltzen ditugun datu pertsonalak beharrezkoak dira zure kontsulta edo eskaera kudeatzeko edo egiten ditugun hautaketa-prozesuetan zure parte-hartzea kudeatzeko, eta, beraz, nahitaez eman behar dituzu. Hala egiten ez baduzu, ezingo dizugu erantzun.
Tratamenduaren legitimazioa: zure datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa kontsulta edo eskaera egitean sortzen den harreman juridikoa gauzatzeko duen beharra da.
Zure curriculum vitae-a eransten badiguzu, bertan jasotako datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa kontratu aurreko neurriak aplikatzeko duen beharra da, zuk hala eskatuta.
Bestalde, merkataritza-informazioa bidaltzeko zure datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa, hala badagokio, formularioaren ondoan horretarako prestatutako laukitxoa markatuta ematen duzun baimena da.
Datuen hartzaileak: ez zaie hirugarrenei datuak lagatzen, legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa denean izan ezik.
Hala ere, informazioa kudeatzeko gai batzuetarako hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen ditugu, tratamenduaren eragile gisa jarduten dutenak, eta haiekin sinatu dugu datuen tratamendurako dagokion kontratua, DBEOren 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Datuak babesteko eskubideak: zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko edo eramateko eska dezakezu, di-da kooperatibari eskaera bat bidaliz idatziz (Txanporta plaza, 4A behea, 48220 Abadino – bizkaia), edo info@sorland.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, betiere zure NANaren fotokopiarekin batera.