Arlo digitaleko kidea naiz, webguneen diseinuaz eta garapenaz arduratzen naiz bezeroaren online presentzia indartzeko.
Merkataritza elektronikoak erabat aldatu du ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko modua. Artikulu honetan ecommerce mota ezberdinak azalduko ditugu, zure online denda eraikitzeko urrats erabakigarriak, zure negozio elektronikorako tresna eta plataforma eraginkorrenak, eta gure bezero baten adibide praktiko batekin amaituko dugu: Zelaia sagardotegia.
Ecommerce motak
Ecommerce-ak xede-taldearen eta negozio-ereduaren arabera sailka daitezke. Hauek dira mota nagusiak:
- B2C (Business-to-Consumer): azken kontsumitzaileari zuzenean saltzen dieten enpresak.
- B2B (Business-to-Business): enpresen arteko merkataritza-transakzioak.
- C2C (Consumer-to-Consumer): beste kontsumitzaile batzuei saltzen dizkieten kontsumitzaileak, eBay edo Vinted plataformen bidez.
- C2B (Consumer-to-Business): Enpresei produktuak edo zerbitzuak saltzen dizkieten banakoak
Urrats erabakigarriak zure Online Denda eraikitzeko
Zure ecommerce-a abiarazteko, oinarrizko urrats hauek izan behar dituzu kontutan:
01
02
03
04
05
06
07
08
Marketin Digitaleko eta Online Sustapeneko estrategiak
Marketin digitala funtsezkoa da ecommerce baten arrakastarako. Erabili SEO teknikak ikusgarritasuna hobetzeko, SEM teknikak klik bidezko ordainketa-kanpainetarako, marketina sare sozialetan zure xede-publikoarengana iristeko eta email marketina bezeroak fidelizatzeko.
Marketin digitala urrats garrantzitsuenetako bat da; izan ere, ikusgarritasun handiagoa izateak zure salmentak handitzea eta zure negozioa nabarmentzea eragiten du.
Ecommerce-n hazteko tresnak eta plataformak erabiltzea
Shopify, WooCommerce eta PrestaShop bezalako plataformek zure online denda kudeatzeko soluzio integralak eskaintzen dituzte. Ebaluatu zure beharrak eta aukeratu zure negozioari ondoen egokitzen zaion tresna.
Zelaia, sagardotegia ecommerce-arekin
Gure proiektu berrietako bat Zelaia sagardotegiarentzako egin dugun ecommerce-a izan da. Zelaia Euskal Herriaren bihotzean kokatutako sagardotegi tradizionala eta erreferentea da. Sagardo artisauaren ekoizpenean eta salmentan hamarkada luzez jardun du, eta bere instalazioak bisitatzen dituzten bezeroei zuzeneko salmentan oinarritutako negozio ereduari eutsi dio. Hala ere, merkataritza elektronikoaren aldeko apustua egin duenez, haien irismena zabaltzea eta salmenta-kanalak nabarmen dibertsifikatzea lortu du.
Trantsizio horrek hainbat onura izan ditu:
- Merkatua zabaltzea: Zelaiak merkatu berrietara iristea lortu du, bertako oinarritik harago, artisau-produktuetan eta kalitate handikoetan interesa duten kontsumitzaileak erakarriz.
- Salmenta-kanalen dibertsifikazioa: ecommerce-aren integrazioari esker, sagardotegiko salmenta tradizionalak online kanal batekin osatu ahal izan dira, eta horrela, negozio-aukera berriak sortu dira.
- Fidelizazioa eta pertsonalizazioa: Online dendaren bidez, Zelaiak marketin digitaleko estrategia pertsonalizatuak ezarri ahal izan ditu, hala nola bezeroen datuak biltzea gomendatutako produktuak edo sustapen esklusiboak eskaintzeko.
Laburbilduz…
Digitalizazioari eta ecommerce plataforma bat sortzeari esker, Zelaiak, kontsumo joera berrietara egokitzeaz gain, bere marka indartu du eta epe luzera bere hazkundea ziurtatu du gero eta lehiakorragoa den merkatu batean.