Skip links

Ekintzen jarraipena

Ekintzen jarraipena komunikazio planaren eguneroko kudeaketa zaintzeko tresna da.

Ekintzen jarraipena egiteko ezinbesteko baliabideak dira egutegia eta aurrekontua, komunikazio planak ezarritako helburu eta ekintzen koordinazioa ziurtatzeko eta ahalegin ekonomikoa zaintzeko.

Ekintzen jarraipenerako egutegiak ekintzak gauzatuz doazen ala ez zaintzeko balioko digu. Gauzatu direnean, ekintza bakoitzaren emaitzak neurtu ahalko ditugu; gauzatu ez badira, helburuak berrikusi.

Ekintzen jarraipenerako aurrekontuak marka estrategia betetzeko gastua zaintzeko balioko digu. Bi-hiru komunikazio helburu nagusietako bakoitzari zer ahalegin ekonomiko eskaintzen ari garen zehatz jakin.

Ekintzen eguneroko kudeaketaren jarraipena eginda, urtean behin balantzea egin ahalko dugu, eta komunikazio helburuak zainduz ekintzak egoera berrietara egokitzen joan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies