Skip to main content

Trabajo como consultora de comunicación y coordinadora de grupos de trabajo. Recepción de las necesidades del cliente y habilitación de la coordinación con los miembros del equipo.

Ikaselkar hezkuntza argitaletxearentzat kanpaina bat egin dugu, marka ezagutzera eman eta egoki posizionatzeko helburuarekin. Azken batean, irakasleen artean Ikaselkar ezagunago egitea eta interesatzen zaizkien parametroetan pertzibitu dezaten lortzea, baita marka nabarmentasuna handitzea ere.

Ikaselkar ezagutu edo ez, irakasle hauek beraien ikasgeletan Ikaselkarren materialak erabiltzeko hautua egin dezaten.

Kanpainaren Garapena

Xede-taldea kontuan izanik, kanpaina oso segmentatua izan da, espezializatutako hedabideetan eta sare sozialetan burutu dugu. Irakasleen eguneroko beharrak ulertu eta beraiekin konektatzea bilatu du kanpaina horrek.

ikaselkar-kanpaina

Horretarako Ikaselkar markari claim finko bat gehitu diogu: Hezkuntza dugu pasio. Esaldi honek Ikaselkarren posizionamendua eta eskaintza komunikatzen du begi kolpe bakarrean.

Ideia kreatiboa lantzeko, mundua aldatu duten pentsalari eta erreferenteak izan ditugu inspirazio iturri, eta irakasleen lana balioan jartzen duten eta hezkuntzaren garrantzia azpimarratzen duten zenbait aipu aukeratu ditugu. Hauek ikasleen freskotasunarekin uztartuz, ikastetxe batean argazki saio bat egin dugu eta publizitate kanpainarako euskarri grafiko anitzak sortu ditugu, hala nola, papereko intsertzioak, bannerrak, sareetako argitalpenak eta reelsak.

Sareetako kanpainaren emaitza

83528

erabiltzailerengana iritsi gara

3428

klik jaso dituzte iragarkiek

Kanpaina arrakastatsua izan dela esan dezakegu, irismen altua izan duelako eta CTR-a sareetako kanpainen batez-bestekoa baino altuagoa izan delako.

Trabajo como consultora de comunicación y coordinadora de grupos de trabajo. Recepción de las necesidades del cliente y habilitación de la coordinación con los miembros del equipo.