Skip to main content

Joan den urtebetean Euskaraldiaren komunikazio estrategia, publizitate sorkuntza eta ekitaldien antolaketa lanetan buru-belarri jardun ondoren, Sorland agentziako kideok geure kabuz eta geure kanaletan ere bat egin gura dugu erronka sozial honekin.

Horretarako, aste honetan zehar, gure eguneroko arlo profesionala eta euskararekiko betidanik dugun lotura uztartuz, publizitate arloan historia egin duten bost ideia handi berrituko ditugu euskararen erabileraren aldeko mezua zabaltzeko.

Euskaraldia bultzatuko dugu, beraz, batetik, eta publizitate arloko maisuei omenaldia egingo diegu, bestetik.

 

jatorrizkoa

Think small

Historiako publizitate kanpaina onenen artean, derrigor aipatu beharrekoa da Volkswagen Beetle autoa saltzeko 1959. urtean Doyle Dane Bernbach agentziak sorturiko “Think small”. William Bernbach zuzendari kreatibo famatuaren gidaritzapean, Helmut Krone arte zuzendariak eta Julian Koenig erredaktoreak sortu zuten iragarki ezagun hau.

Kontzeptu soil honek arrakasta itzela izan zuen publizitate ideia handien garai hartan, eta XX. mendeko publizitate kanpainarik bikainena da askoren ustez.  

 

 

 

Hitz egizu txiki

Volkswagen Beetle bat nola, txikia eta noranahikoa da euskara ere. Bere-bereak dituen onurak eskaintzen dizkio hiztunari.

“Think small” ideia berrinterpretatuz, beraz, mundua handiago irudikarazten duen hizkuntza txiki moduan irudikatu dugu mapan, grafika originalaren layouta errepikatuz. Copya ere jatorrizko testuan oinarritutako bertsio egokitua da.

proposamenakDEF

Leave a Reply