Skip to main content
Kartelak_CMYK

Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskaraldiari lotutako komunikazio ekintza sorta bat abiatzeko Sorland Agentzia izan du bidelagun. Ekintza hauek Euskaraldiaren eraginkortasuna azaleratzea, edizio honetarako erronkak ezartzea eta parte-hartzea sustatzea dute helburu.

Hitzak ekintza bihurtzeko garaia dugu euskal herritarrok: euskaraz esateko, entzuteko, idazteko eta irakurtzeko garaia. Hala azaldu digute bideo bidez Gipuzkoako Foru Aldundian dauden bederatzi departamentuetako ariguneetako ordezkariek eta baita bideo-elkarrizketa hauetako protagonistek ere, aurtengo euskaraldian hitzez ekiteko hautua egin duten hamar gipuzkoarrek.

Eta euskaraz, gainerako hizkuntza guztietan bezala, aditzak dira ekintza adierazten duten hitzak. Horregatik, bideo-elkarrizketetako bost partaideri euskarazko aditz bana aukeratu dezaten eskatu diegu, eta, aditz hori ekintzara eramanez, argazki bana egin diegu eta Gipuzkoako Foru Aldundian egongo dira ikusgai Euskaraldiak irauten duen bitartean.

Zuk ere hitzez ekiteko aukera duzu. Euskarazko zein aditz aukeratuko duzu horretarako?

Close Menu

Kontaktua

\\ Abadiño
Txanporta plaza 4 behea / Abadiño 48220 (Bizkaia)

\\ Zarautz
Santuiturri Plaza 3, 5. lokal komertziala
Zarautz 20800 (Gipuzkoa)

+34 946 810 261 / info@sorland.eus