Skip to main content
[vc_single_image image=”11980″ img_size=”full”]

Euskaltzaleon Topagunea da bidelagun gaituen beste erakundeetako bat COVID19ak eragindako krisiagatik bere jarduera osoa berplantetau behar izan duena. Jarduera osoa berplanteatzeak, noski, komunikazio ekintzak berplanteatzea ere esan nahi du, hau da, komunikazio estrategia moldatzea.

Euskara sustatzeko eta indartzeko egitasmoei buruz ari gara; Mintzalagun lako talde elkarrizketa praktikak, hainbat udalekin adosturiko aisialdi proposamenak haur eta gaztetxoentzat, Laburbiran laburmetraia emanaldien antzeko kultur jardunak eta, batez ere, Euskaraldia ekimenaren bigarren aldiari forma eta ikusgarritasuna ematen hasteko nazio mailako zein tokiko ekintza ugari.

Atzeratutako ekintzak eta on line komunikazio alternatibak

Euskaltzaleen Topaguneak sasoi honetarako planifikatutako hainbat ekintza garai hobeen zain geratuko dira. Beste zenbait, berriz, bitarteko teknologikoak erabiliz atera ahal izan dituzte aurrera.

Beste batzuen artean, udalerriekin elkarlanean egin ohi den Harrapazank gazte talentudunen lehiaketa edo familian euskararen erabilera sustatzeko Ikusi eta ikasi moduko egitasmoak, harrera eta jarraipen oso ona izan dutenak.

Etxealditik Euskaraldira, etxe guztietara heltzeko hedabide plana

Euskaraldia udaberri honetan zen hasteko martxa hartzen; foroak, aurkezpen publikoak prentsaurrekoak eta abar zeuden aurreikusita. Ekintza hauek atzeratu egin dituzte baina herritako batzordeekin lanean jarraitu dute.

Horretaz gainera, premia bertute bihurtuz, gizarte eta laneko harremanetan euskararen erabilera sustatu gura duen ekimen nazional handi hau eremurik intimoenera eraman zuten bi astetan zehar, Etxealditik Euskaraldira goiburuarekin.

[embedyt] https://www.youtube.com/watch?v=9aDKT9Q2tzM[/embedyt]

 

Etxealditik Euskaraldira ekimenak bi helburu izan zituen. Batetik, etxeetan dauzkagun hizkuntza ohiturez jabetzea, eta, bestetik, Euskaraldia erronka sozialaren bigarren aldiak udazkenean ekarriko diguna gizarteratzen hastea.

Komunikazio zereginetarako, bai informazio bai emozio aldetik, sare sozialak erabili zituzten kanal moduan eta hainbat bideo euskarri legez. Gainera, deneriko mota eta helmena duten hedabideek eman zuten ekimenaren berri, iritzi artikuluak argitaratu zituzten hainbat egunkaritan, eta, bereziki, Berriak soziolinguistika alorreko adituekin elkarrizketak egin zituen ekimenak iraun zuen hamar egunetan.