Skip to main content

 

Google-ek dohainik eskainiko du bere Google Shopping plataforman iragartzeko aukera beren produktuak online eskaintzen dituzten saltokientzat. Enpresa txiki eta ertainei zuzendutako neurri bat da, Amazon bezalako online salmenta plataformen aurrean lehiatzen laguntzeko helburuarekin.

Coronavirusa dela eta online salmentek ikaragarri egin dute gora mundu osoan eta Amazon eta bestelako online plataforma handiak etekin izugarriak ari dira izaten. Google Shopping saltzaile txikien esku utzita, online salmentak igotzeko balioko duen erakusleiho oso garrantzitsu bat eskaintzen du Google-ek.

Google Shopping-en argitaratutako produktuen adibidea:

Momentuz soilik Estatu Batuetan martxan jarri den arren, hurrengo asteetan mundu mailan erabilgarri egongo dela adierazi dute Google-etik. 

Google-eko blogean zabaldu dute berria: Google-eko blogerako esteka

Close Menu

Kontaktua

\\ Abadiño
Txanporta plaza 4 behea / Abadiño 48220 (Bizkaia)

\\ Zarautz
Santuiturri Plaza 3, 5. lokal komertziala
Zarautz 20800 (Gipuzkoa)

+34 946 810 261 / info@sorland.eus