Skip to main content

Lehen sektorean belaunaldi erreleborako dagoen arazoari erantzuna emateko kanpaina jarri du martxan Urkiola Landa Garapen AlkarteakDurangaldeko ekoizleekin batera. Gu baserritarrak… y tú, ¿De qué tribu eres? lelopean dei egin diete inguruko gazteei. Lehen sektoreko langile izateaz arro, etorkizuneko lan aukera izan daitekela adierazi dute.

Bidaia honetan kanpaina estrategia eta diskurtsoa eraiki ditugu. Argazki saioa kale ekintza batean bilakatu dugu set-a Durangoko merkatu plazara eramanda.

Merkatu eguna plazan, jendea aurrera eta atzera. Baserritar gazteak lanerako erramintak eskuan, lehen sektoreak etorkizuna duela aldarrikatzera irten dira. Plazaren atarian argiak, tripodeak eta kamerak bat egin dute fardo, rotabator eta atxurrekin. Harriturik begiratzen dute bertaratu diren erosleek, kameren beldur begirada lotsatiz begiratzen dute. Hedabideek ere erakutsi dute beraien interesa…  Galdera guztiak antzekoak: zertan ari dira? nortzuk dira?

Erantzuna bakarra: Gu baserritarrak… y tú, ¿De qué tribu eres?

Bi bidetatik zabaldu da: xede-taldeak aztertu ondoren, online publizitatea egin dugu online hedabideetan eta sare sozialetan.Trafiko hau arazoaren azterketa eta eskaintzen diren laguntza ezberdinen argibideak ematen dituen landing page batera bideratu dugu. Aldi berean, prentsa bulegoa hedabide ezberdinekin kontaktuan jarri da arazoa sakonago aztertu eta elkarrizketa ezberdinak lotu eta argitaratzeko.

unnamed2 339x339 1
unnamed 339x339 1
unnamed1 339x339 1