Skip to main content

Grafika publizitario bateko argazkietan, azken emaitzan ikusten ez diren lan eta elementu asko daude. Euskal Sagardoaren “Kalitatezkoa bada, gorria da” kanpaina hartu dugu, adibide moduan, argazkigintzaz hitz egiteko. Ekaitz Zilarmendi argazkilaria izan da gure bidelaguna proiektu honetan.

Publizitate kanpaina honen helburua botilako sagardo salmenta sustatzea da: kalitatezko sagardoa botilatik edan nahi duenak Euskal Sagardoa jatorri deitura ziurtatua daukaten botilak aukeratzea.

Briefingarekin bat, kanpainaren argazki zentrala lantzea izan da egiteko nagusietako bat. Hasteko, bozetoa egin dugu transmititu nahi genuen ideia islatzeko. Bozeto horrek kontuan behar zituen, beti bezala, kanpainaren derrigorrezko betebeharrak. Euskal Sagardoa deituradun botilen kasuan, kapsularen garrantzia, argazkiak kanal eta euskarri ezberdinetan izango duen ezarpena, agertu behar duten erakundeen logotipoak, kanpainaren esloganaren kokapena… hartu ditugu kontuan.

Argazki saioan bozetoa izan da jarraitu beharreko irizpidea; bete beharreko araua. Garrantzitsua da saioan parte hartzen duten pertsona guztiek (kreatiboak, arte zuzendariak, argazkilariak, ekoizpen arduradunak,…) hasieratik ikustea argi lortu nahi dugun azken emaitza, horren araberakoak izango baitira elementuak, kokapena, iluminazioa…

Ekoizpen prozesu eta planifikazio on bat ere ezinbestekoa da. Kasu honetan, sorkuntzan zehaztutako 100 botila lortu behar genituen, sagarrondo bat lokalizatu baserri bat ere azalduko zen paisaia batean kokatuta, argiztapen berezi bat bilatu…

Dena Photoshopekin egiten da” ideia zabaldua dago askoren artean. Ez dago dudarik: Photoshopa oso tresna interesgarria da diseinuaren eta argazkigintzaren lanketan. Hala ere, Photoshopa ez da dena. Eta irudietan ikusten ez diren gauza asko daude. Askotan glamour gutxiago dutenak, gainera . Horra bozetoa, prozesua eta emaitza.

 

unnamed0unnamed1Prozesua 1unnamed2