\\ Kit digitala
12.000 € arteko dirulaguntza zure enpresa digitalizatzeko.
Prozesuan lagunduko dizugu, agente digitalizatzaile gisa.
Zer da Kit Digitala programa?
Kit Digitala laguntza-programa Europar Batasunak Next Generation EU funtsen bidez finantzatutako laguntza-programa da, eta ETEen eta autonomoen digitalizazioa sustatzea du helburu.
Laguntza eskatzen duten enpresek hainbat soluzio digital aukeratu ahal izango dituzte agente digitalizatzaileen bidez. Laguntza hori 12.000€ artekoa izan daiteke.
Nori dago zuzendua?
Kit Digitalak eskaintzen dituen soluzio digitalak edozein negozio-sektore edo -tipologiatako enpresa txiki, mikroenpresa eta langile autonomoen beharretara bideratuta daude.
Kit Digitala Programak hiru laguntza ekonomiko mota eskaintzen ditu, zure enpresak dituen langile kopuruaren arabera. Gainera, bonu digitalak aukera ematen du dirulaguntza soluzio digital bakarrera edo gehiagotara bideratzeko.
- 10-49 langile
12.000€ arteko dirulaguntza - 3-9 langile
6.000€ arteko dirulaguntza - 1-2 langile
2.000€ arteko dirulaguntza
Nola egiten da bonu digitalaren eskaera?
Kit digitalaren deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzu, bonu digital bat eskuratu ahal izango duzu.
Eskaeran jarraitu beharreko urratsak:
- Eman izena arlo pribatu honetan eta osatu diagnostiko
digitaleko testa. - Kontsultatu Kit Digitala programak zure eskura jarriko
dituen digitalizazio-irtenbideei buruz dagoen informazioa. - Sartu zure Bonu Digitala eskatzeko izapideetan (Eskaerak martxoaren 15etik aurrera aurkeztu ahal izango dira).
Deskargatu gida azkarra informazio gehiago eskuratzeko.
Soluzio digitalak
Prozesu osoan zehar lagunduko zaitugu: eskaeratik hasi eta zure negozioa digitalizatzeko beharrezkoak diren konponbideak diseinatu, garatu eta gauzatzeraino.
Webgunea eta Interneteko presentzia
Helburua erabiltzaileak zure negozioa aurkitzea da. Horretarako, informazio praktikoa eskainiko diogu ondoren, erabiltzailea bihurketa-ekintza bat egitera bideratuz (kontaktua, erreserba, harpidetza…).
Funtzionaltasunak eta zerbitzuak:
- Web orriaren diseinua: webgunearen egitura, gutxienez 4 orrialde edo atalekin.
- Domeinua: zure webgunearen domeinu berriaren alta, gutxienez hamabi hilabetez. Titulartasuna zurea izango da erabat.
- Hosting: zure webguneko ostatua ere eskura izango duzu, gutxienez hamabi hilabetez.
- Responsive: zure webgunea primeran egokituko da edozein gailu motatara.
- Interneten oinarrizko posizionamendua: zure ETEaren informazioa bilatzaile nagusiek (On-Page) indexatu ahal izango dute.
- Norberak kudeatu dezakeen webgunea: edukiak kudeatzeko plataforma bat izango duzu, zure webguneko edukiak aldatu ahal izateko, laguntzarik behar izan gabe. Horretarako, 4 orduko formakuntza jasoko duzu.
- Edukien kudeaketa: testua eta irudiak.
- Webgunea bi hizkuntzetan (euskaraz eta gaztelaniaz)
3.300€-tatik hasita
*Ez dira sartzen honako gastu aldakor hauek: urteko mantentze-lanak, testua eta irudiak sortzea eta itzulpenak.
Ecommerce/ komertzio elektronikoa
Helburua produktuak eta/edo zerbitzuen salerosketa online bideratzeko denda bat sortzea da, erabiltzailearen eta negozioaren beharren arabera optimizatua.
Funtzionaltasunak eta zerbitzuak:
- Online denda edo E-Commerce-a sortzea eta produktuen katalogoari alta ematea: zure online dendan katalogo bat izango duzu eskura, eta zure produktuak eskuragarri egongo dira, alta emanda, inportatuta edo kargatuta. 10 erreferentzia kargatzea barne.
- Ordainketa-metodoak: zure online dendan ordaintzeko metodoak konfiguratzea eta integratzea.
- Bidaltzeko moduak: zure online dendako produktuak posta transakzionalen bidez (eskaeraren jakinarazpena, erosketaren berrespena, ordainketaren berrespena…) modu digital eta fisikoan bidaltzeko metodoak konfiguratuta eta integratuta izango dituzu.
- Web orriaren diseinua: webgunearen egitura, gutxienez 4 orrialde edo atalekin.
- Domeinua: zure webgunearen domeinu berriaren alta, gutxienez hamabi hilabetez. Titulartasuna zurea izango da erabat.
- Hosting: zure webguneko ostatua ere eskura izango duzu, gutxienez hamabi hilabetez.
- Responsive: zure webgunea primeran egokituko da edozein gailu motatara.
- Interneten oinarrizko posizionamendua: zure ETEaren informazioa bilatzaile nagusiek (On-Page) indexatu ahal izango dute.
- Norberak kudeatu dezakeen webgunea: edukiak kudeatzeko plataforma bat izango duzu, zure webguneko edukiak aldatu ahal izateko, laguntzarik behar izan gabe. Horretarako, 4 orduko formakuntza jasoko duzu.
- Edukien kudeaketa: testua eta irudiak.
- Webgunea bi hizkuntzetan (euskaraz eta gaztelaniaz)
4.300€-tatik hasita
* Ez dira sartzen honako gastu aldakor hauek: urteko mantentze-lanak, berariazko karrierrak instalatzea, testua eta irudiak sortzea eta itzulpenak.
TPV birtualek dituzten komisioak bankuaren esku egongo dira.
Sare sozialen kudeaketa
Zure bezeroekin konektatu eta kalitatezko jarraitzaileak lortu nahi badituzu, hau da zure aukera. Sare sozialen estrategia bat sortuko dugu, zure negozioarekin bat datorrena, eta zure eskura jarriko ditugu baliozko edukien proposamenak, diseinu-baliabideekin eta gure aholkularitzarekin batera.
Funtzionaltasunak eta zerbitzuak:
- Sare sozialen estrategia.
- Balio-edukien proposamena.
- Sare sozialen profilak sortzea eta konfiguratzea.
- Sare sozialak kudeatzeko prestakuntza.
- Edukiak sortzeko txantiloiak (argitalpenak, istorioak).
- Lehen 6 hilabeteetako jarraipena, 2 analitikekin.
1.440€-tatik hasita
* Ez dira sartzen argazki- saio eta testuen gastu aldakorrak.
Presentzia aurreratua Interneten
Kategoria honen helburu nagusia, Interneten zure posizionamendua ziurtatzeko funtzionalitateak eta/edo zerbitzuak ematea da, zure bezero potentzialen irismena handituz eta bisiten trafikoa areagotuz.
Funtzionaltasunak eta zerbitzuak:
- Interneteko oinarrizko posizionamendua: negozioaren oinarrizko informazioa, kontaktua eta zure enpresaren profila posizionatuko dira enpresa eta profesionalen site, negozio-sare edo direktorio nagusietan.
- Hitz-gakoen analisia: Hitz-gakoen kudeaketa, bilaketa eta analisia egingo da, bilatzaileek edukia sailkatzeko eta erabiltzaileei kontsultetarako emaitza garrantzitsuak aurkitzen laguntzeko.
- Lehiakideen azterketa: lehiakideen hileroko azterketa bat egingo da, zure posizionamendua beraienakin alderatuz.
- SEO On-Page: SEO On-Page zerbitzua eskainiko da gutxienez bi orrialdeetan, egitura eta barne-edukia optimizatuz, baita edukiaren indexazioa eta hierarkizazioa ere, bilatzaileetan zure ETEaren posizio naturala hobetzeko.
- SEO Off-Page: webgunetik kanpo, zure posizionamendu organikoa hobetzeko ekintzak gauzatuko dira.
- Hileko jarraipen-txostenak: gauzatutako ekintzen eta emaitzen hileroko laburpen txostena egingo da, ekintzen bilakaeraz eta horiek zure negozioaren Interneteko presentzian duten eraginaz jabetzeko.
1.440€-tatik hasita
*Ez dira sartzen honako gastu aldakorrak: testu, irudi zein itzulpenen sorrera.
Digitalizatu zure negozioa
Bat egin Kit Digital Programarekin eta bultzatu zure negozio digitala Sorlandekin. Deitu 946 810 261 telefonora edo bidali mezua:
NEXT GENERATION FUNTSEN BIDEZ KOFINANTZATUTAKO KIT DIGITALA (EU)
AURREKUPERAZIO ETA ERRESILIENTZIA MEKANISMOA
