Skip to main content

Bide-orria

Komunikazio estrategia

Marka azterketa

Marka azterketa da enpresa edo erakunde baten komunikazio estrategia ikertu eta ideiatzeko abiapuntua.

Marka azterketa egiteko, hiru ikuspegi hartuko ditugu kontuan: marka izaera (berezko ezaugarriak eta eskaintza), marka lehiakortasuna (merkatuaren bilakaera eta konpetentzia) eta marka irudia (kontsumitzaileen eta gizartearen pertzepzioa).

Marka azterketa osatzeko, komunikazio arloko baliabideak eta burututako ekintzak aztertuko ditugu.

Marka azterketa horrek ondorio zehatzak utziko dizkigu: barne ahulguneak eta indarguneak, batetik, eta, bestetik, kanpo mehatxuak eta aukerak.

Marka azterketa komunikazio premia nagusiak zehaztuz amaituko dugu: epe labur eta ertainerako bi-hiru helburu.

Marka Estrategia

Marka estrategia da enpresa edo erakunde baten posizionamendua lantzeko eta komunikazio plana ezartzeko ardatza.

Marka estrategia ardazteko, posizionamendua zehaztuko dugu lehenik: kontsumitzaileen, erabiltzaileen eta bestelako xede-taldeen buruetan gure marka zer den definituko duen ideia nagusia; gure balio eskaintza.

Marka posizionamendua, gure marka lehiakideengandik bereiziko duen definizio hori, ideia nagusi hori, arrazoizko epean landu beharreko helburu lorgarria izango da; ez eperik gabeko ezinezko nahi bat.

Marka posizionamendua zehaztuta, xede-talde nagusiak finkatu eta hierarkizatuko ditugu; horrekin batera, barne komunikazioa, komunikazio komertziala eta komunikazio korporatiboa uztartuko ditugu.

Xede-talde nagusiak hierarkizatuta, horietako bakoitzari dagokion komunikazio helburua eta mezugintza idatziz zehaztuko ditugu.

Marka Jarraipena

Markaren jarraipena da epe ertaineko komunikazio plana kudeatzeko eta epe luzeko marka posizionamendua zaintzeko metodoa.

Komunikazio planaren exekuzioari arreta jarraitua eskainiko diogu, egutegia eta aurrekontua kudeatuz, marka estrategiak ezarritako helburuen eta ekintzen koordinazioa ziurtatzeko eta ahalegin ekonomikoa zaintzeko.

Marka estrategia ebaluatuko dugu, xede-talde lehenetsiei dagozkien komunikazio helburuen betetze-maila zainduz, haien iritzia jasotzeko bitartekoekin; eta marka posizionamendua lortzen ari garen ere neurtuko dugu.

Marka posizionamendua bi-hiru urterik behin berraztertuko dugu, eta komunikazio premia berrituak zehaztu; horretarako, marka azterketan landu ohi ditugun hiru ikuspegiak berrikusiko ditugu: izaera, lehiakortasuna eta irudia.

Marka jarraipena, funtsean, bi-hiru urterik behin marka estrategia berpentsatzea eta berritzea da; edo, beharrezko bada, aldatzea. Eta hurrengo bi-hiru urterako berposizionamendua, komunikazio premiak eta ekintza plan berria zehaztea.

\\ komunikazio estrategia

elhuyar komunikazio estrategiak bideratzen ditugu

Identitate bisual korporatiboa eta web garapena Elhuyar

fagor-sorland

Fagor Marka Restyling-a

hezten

Nortasun ahozko eta grafikoko marka Hezten