Skip to main content

Urmugan zehar, Euskal Herria mendebaldetik ekialderaino zeharkatu duen ibilaldi musikatu honetan barrena bidaiatzen ibili gara azken egunetan sorlandarrok. Komunikazioaren haria jarraituz, mendiz mendi, ekintzaz ekintza, proiektu hau josten ibili gara.

Bide-orria zehazten duen estrategia, marka eraikitzeko baliabideak eta bidaia osatu duen ekintza plana gauzatuta, hurrengo helmuga begiz jotzeko koordenatu berriak zehazteko ordua da.

Beraz, hausnarketa garaia da, Urmuga ekimenaz eta bizitzen ari garen garaiaz hausnartzeko garaia. Pandemia garaian gaude, non digitalizazioa eta iraunkortasuna bezalako tendentziak bizkortzen ari diren. Aldaketa garaia da, perspektiba pixka bat hartu eta koordenatu berriak ezartzeko garaia.

Eguzkia mendi artean ezkutatzera doa, bueltan oraindik, indar gehiagorekin itzultzeko!

sorland-mendiak

Close Menu

Kontaktua

\\ Abadiño
Txanporta plaza 4 behea / Abadiño 48220 (Bizkaia)

\\ Zarautz
Santuiturri Plaza 3, 5. lokal komertziala
Zarautz 20800 (Gipuzkoa)

+34 946 810 261 / info@sorland.eus