Skip to main content

Bezeroen aholkularitza da nire egunerokotasuna, hauen beharrak entzun eta ikuspegi profesional batetik haien bidelagun bihurtzen naiz.

Politikan beste hainbat arlotan bezala, funtsezkoa da komunikazio eraginkorra. Herritarrek ez dute nahi beren ordezkariak udalaren kudeaketa administratibora mugatzea; entzun eta bizi nahi duten herriaren sorreran aktiboki parte hartu nahi dute.

Komunitateari entzuten

Sorlandetik, Mañariko herritarrak benetan entzunda senti daitezen lan egin dugu. Hainbat focus groupen bidez, haien beharrak, kezkak eta proiektuak jaso ditugu. Kontsulta-prozesu hori funtsezkoa izan da mañariarrak gure estrategiaren erdigunean jartzeko. Herritarren itxaropenak ulertuta, komunikazio-plana garatu dugu, mañariarrak esparru politikotik haratago kokatzeko eta proiektu komunitarioetan parte-hartze aktiboa izateko.

Komunikazio sare berriak sortu ditugu udalaren ekimenen gardentasuna bermatzeko. Mañariarrak batzen dituzten puntu komunak biltzen dituen diskurtso berri batekin, guztiek bizi nahi duten herria sortzeko elkarrekin lan egiten duen komunitate batua sustatuz.

Xede-taldeak aztertu ditugu, biztanleriaren segmentu bakoitzari zer esan eta nola esan zehaztasunez definitzeko.

Amaitzeko, estrategia sendotzeko, datozen urteetarako ekintza-plana prestatu dugu, norabide koherente eta bateratua ziurtatuz.

Mañariaren irudia berritzen

Garai berriek irudi berria eskatzen dute. Testuinguru horretan, Mañariak atzean utzi du armarri tradizionala, herritarren egungo balioekin bat datorren marka sortzeko. Nortasun berri hori kolektiboki sortu da, adin guztietako mañariarren parte-hartze aktiboarekin. Ideiak, irudiak, argazki zahar eta pasadizoekin jolastu dute ondoren Sorlanden kreatibitate guzti hori marka batean bihurtzeko. Emaitza marka profesional eta hurbila da, bertako biztanleen sormenaren isla.

manaria logoa Mañaria

Mañaria, mendi artean kokatutako herri txikia da, naturaren bakea eskaintzen die bere biztanleei, kilometro gutxira behar diren zerbitzu guztiak izateko erosotasunarekin batera.

Gaurko eta biharko Mañariarentzat lan egiten jarraitzen dugu, komunikazioari buruzko gure ikuspegia emanez, proiektuak aurrera egiten jarrai dezan.

Mañarian, Mañariarrek eraikitzen dute herria. Ikuspegi parte-hartzaile hau gure estrategiaren bihotza da, ahots bakoitza Mañariaren etorkizunaren eraikuntzan entzun eta baloratuko dela ziurtatuz.

Mañarian jendea da herria.

Bezeroen aholkularitza da nire egunerokotasuna, hauen beharrak entzun eta ikuspegi profesional batetik haien bidelagun bihurtzen naiz.