Mari Domingiren Errepublika Magikoa
Mari Domingiren Errepublika Magikoa Orereta Ikastolaren ekimen bat da. Añarbitarte baserrian kokatuta, haurrek antzinako bizimodua nolakoa zen ezagutuko dute, usadio zaharrak eta ohitura berriak uztartuz.
Ekimen honetarako unibertso magiko bat ideiatu dugu: hasi marka sorkuntzatik, goiburua, marka kontakizuna eta irudigintzara arte.
Goiburua
EGUBERRI… BERRIENAK
Eguberriak bizitzeko modu berri bat daukagu, gure betiko tradizioak eta jendarte berriaren ereduak uztartzen dituen esperientzia magiko bat: Mari Domingiren Errepublika Magikoa.
Ezagutu Eguberri… berrienak
Hemen dituzu Eguberri… berrienak
Irudigintza
Ibilbide… magikoa
Mari Domingiren Errepublika Magikoa baso batean kokatuta dago, aire librean, eta umeentzat erakargarria eta didaktikoa den ibilbide bat eskaintzen du. Ibilbide hori islatzeko iruditeria sortu dugu.
Euskarrien diseinua eta webgunea
Mari Domingiren Errepublika Magikorako euskarri desberdinak diseinatu ditugu: papergintza, seinaletika… eta webgunea ere diseinatu eta garatu dugu.
Esan hitz magikoak!
Mari Domingirekin hitzordua jartzeko ez duzu hitz magikorik behar. Nahi baduzu esan ditzakezu (“gora gona zahar hori!”) webgunea bizkorrago ibil dadin, baina hori gabe ere lor dezakezu hitzordua. Webgunean bertan dituzu horretarako jarraibideak.