Skip links

Marka Berposizionamendua

Marka Berposizionamendua enpresa edo erakunde baten komunikazio estrategiaren bi-hiru urterik behingo berrikuspena da.

Markaren hiru ikuspegiak berraztertuko ditugu: marka izaera (berezko ezaugarriak eta eskaintza), marka lehiakortasuna (merkatuaren bilakaera eta konpetentzia) eta marka irudia (kontsumitzaileen eta gizartearen pertzepzioa).

Marka berposizionamenduaren ikerketa osatzeko, aurreko urteetako komunikazio planaren jarraipena eta ebaluazioa aztertuko ditugu.

Marka berposizionamendurako azterketa komunikazio premia berrituak zehaztuz amaituko dugu. Epe labur eta ertainerako bi-hiru helburu berri.

Marka berposizionamendua, funtsean, bi-hiru urterik behin marka estrategia berritzea da; edo, beharrezko bada, aldatzea. Eta hurrengo bi-hiru urterako komunikazio plan berria zehaztea.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies