Skip links

Marka Estrategiaren Ebaluazioa

Marka estrategiaren ebaluazioa marka posizionamendua eta komunikazio helburu nagusiak lortzen goazen aztertzeko metodoa da.

Marka estrategia komunikazio plan batean zehaztean, bi-hiru urtera begirako helburu nagusiak ezarri ohi ditugu: marka posizionamendua eta xede-talde lehenetsiei dagozkien komunikazio helburu zehatzak.

Marka estrategia ebaluatzeko, urtero aztertu beharko dugu xede-talde lehenetsiei dagozkien komunikazio helburuen betetze-maila, xede-taldeen iritzia jasotzeko bitartekoekin.

Marka estrategia ebaluatzeko, gainera, helburu dugun marka posizionamendua lortzen ari garen ere aztertu beharko dugu urtean behin; xede-taldeek markari buruz duten irudia zertan den neurtu.

Marka posizionamenduaren zein xede-taldeei begirako komunikazio helburuen betetze-maila urtero ebaluatuko dugu, beraz, eta txosten laburrean idatziz jasota utziko ditugu ondorioak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies