
Marka Kontakizuna

Marka kontakizuna enpresa edo erakunde baten mezuak harilkatzeko baliabide eraginkorra da.
Marka kontakizuna sortu aurretik, marka edukiak zehaztuko ditugu: bost-sei esalditan jasoko ditugu produktu-zerbitzu eskaintza, balioak eta kultura, sinesgarritasun argudioak eta abar.
Marka kontakizuna istorio bat da, markaren egunerokotasunari jatorria eta zentzua emango diona, garai eta testuinguru batean kokatuta.
Marka kontakizuna ideiatzeko deneriko mitoak, arketipoAK eta genero literario zein zinematografikoak hartu ditzakegu inspirazio iturri moduan.
Marka kontakizuna idatziz jasota, ikus-entzunezko euskarri eta kanaletarako irudikapena ere egingo dugu.