Online Estrategia
Online estrategia da sarean markaren erreputazioa eta posizionamendua zehaztu eta abian jartzeko online irizpide eta ekintza multzoa.
Online presentzia, lehiakide eta sektorearen azterketatik hasten dugu, aktibo propio zein kanpo-aktiboak aztertuz. Horrela, xede-talde nagusien online profila definituko dugu.
Azterketan ateratako ondorioetatik, markak eta xede-taldeak dituen beharrak identifikatuko ditugu. Ondoren, online posizionamendua definituko dugu, posizionamendu horrekin lerrokatutako helburu neurgarriak zehazteko.
Gure helburu horiek gauzatzeko konbertsio estrategiaren bitartez erabiltzailearen ibilbidea landuko dugu, aktibo nagusien erabilera banan-bana zehaztuz; aktibo bakoitza estrategikoki lantzeko ekintza ezberdinak.
Azkenik, ekintza hauek egutegi batean antolatuko ditugu. Ekintzak gauzatu ahal izateko beharrezko baliabideak martxan jartzeko bidelaguntza zerbitzua ere eskainiko dizugu.
Sare Sozialak
Sare sozialak dira markaren eta interes komuneko erabiltzaileen arteko bi norabideko komunikazioa lantzeko plataforma digitalak.
Informazio gaindosia jasotzen dugun aro honetan, erabiltzaileek marken edukiarekiko interesa edo engagementa piztea erronka bat da. Beraz, erabiltzaileari balio erantsia eskaintzen dion edukia sortu eta zabaldu beharko dugu.
Sare sozialak estrategikoki lantzeko plan bat egingo dugu, lehenik, sareetako erreputazioa, xede-taldeen profila eta lehiakide eta sektorearen presentzia aztertuta. Identifikatutako beharren arabera, helburu neurgarriak definituko ditugu, urte bateko epeari begira.
Ondoren, sare bakoitzaren erabilera definitu eta eduki proposamen bat egingo dugu, ekintzak proposatuz eta egutegia zehaztuz.
Bidelaguntza zerbitzua, publizitate kanpainak, tresna digital ezberdinen formakuntza, auditoriak eta diseinu baliabideen sorkuntza zerbitzuak ere eskaini ahal dizikizugu.
Webgintza
Webgunea da markaren tresna digital garrantzitsuena: informazioa, interakzioa, salerosketa, marka… garatzeko plataforma digital nagusia.
Erabiltzailearen esperientzian oinarritutako webguneak sortzen ditugu. Azken erabiltzailearen beharretara bideratutako webguneak; behar horiek asetzeko tresna erabilgarria eta erakargarria eskaintzea dugu helburu.
Lehenik, xede-taldea identifikatu eta aztertzen dugu, lehiakide eta sektorearen azterketa egiten dugu; eta ondorioetatik xede-taldea eta markaren beharrak definitzen ditugu. Behar horien arabera sortzen dugu webgunearen egitura, informazioaren arkitekturatik hasita.
Ondoren, interfazea diseinatzen dugu, erabilgarritasuna ezinbesteko baldintza izanik, jarraian, garapen fasean sartu eta funtzio tekniko guztiak martxan jartzeko.
Webgintza proiektu bakoitza ezberdina da, bakoitzak bere bereizgarritasunak eta lanketa ditu, eta prozesu bakoitza pertsonalizatzen dugu beharren eta konplexutasunaren arabera.