Skip links

Marka uzteko
komunikazio zerbitzuak

Komunikazioa eta brandinga pausoz pauso egiten da. Abiapuntutik estrategia eta norabide egokia ezarriz, biderako beharrezko marka baliabideak prestatuz, ekintza plana egunero gauzatuz eta bidea ibiliz. Eta tarteka geldialdi bat eginez, non gauden eta nora heldu nahi dugun berrikusteko.

Sorland ezagutzen dutenek diote...


Iñigo Fernandez Ostolaza

Marka estrategiatan eta publizitatean aditua

“Sorland agentziakoak jende fina eta jatorra dira. Asko inplikatzen dira euren egitasmoetan eta gustua ematen du haiekin lanean aritzeak”

Naiara Perez De Villareal

Internet eta sare sozialetan aditua

“Originalak eta sormen handikoak dira. Txukunak eta ondo egindako lana gustuko dutenak. Niretzat ohorea da elkarrekin bidea egin ahal izatea”

Iñigo Arandia

Marketing digitalean aditua

“Bezeroaren ezagutza eta marka bakoitzaren beharretara egokitzeko gaitasuna da Sorland komunikazio agentziaren indargunea”

Komunikazio estrategia

Bide-orria

Zure marka posizionatu behar duzu. Mapan kokatu zure abiapuntua, helburuak, bideak, ingurunea eta lehiakideak. Eta bide-orria zehaztu.

On / Off line brandinga

Baliabideak

Zure marka bereizi behar duzu. Ezagutzera emateko ikurrak, mezuak eta kontakizuna prestatu. Eta lurralde fisiko eta digitalean nabarmendu.  

Ekintza plana

Bidaia

Zure marka gauzatu behar duzu. Kanpainak, kanalak eta harremanak egutegi eta aurrekontu batean koordinatu. Eta bidea ibilian egin.

Markaren jarraipena

Koordenatu berriak

Zure marka zaindu behar duzu. Ekintzen gauzatzea eta estrategiaren eraginkortasuna aztertu. Eta koordenatuak eta helburuak berritu.

KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA:
Bide-orria

Marka posizionamendu bereizgarria eta komunikazio estrategia orokorra zehaztu behar dituzu?

Erabaki estrategiko hori hartzeko, zure markaren hiru ikuspegi nagusiak aztertuko ditugu: izaera, lehiakortasuna eta irudia.

Komunikazio korporatiboa, barne komunikazioa eta komunikazio komertziala garatu behar dituzu?

Zure marka edukiak, euskarriak eta kanalak ezarriko ditugu, ikuspegi analogikoa eta digitala uztartuz.

Zure marka koherentziaz eta koordinazioz ezartzeko ekintzak planifikatu behar dituzu?

Xede-taldeak eta komunikazio helburu jakinak hartuko ditugu kontuan, hiru urteko ekintza egutegia eta aurrekontua zehaztuz.

ON eta OFF LINE BRANDINGA:
Baliabideak

Zure marka bereiziko duten izena, logotipoa eta beste hainbat ikur behar dituzu?

Zure produktu eta zerbitzuen balio-eskaintza lehiakor eta esanguratsuenak islatuko ditugu sorkuntza eta garapen lan horretan.

Zure markaren balio-eskaintza bere xede-taldeen gogoan txertatuko duen kontakizuna behar duzu?

Zure izaera, onurak eta ezaugarriak laburbiltzen dituzten edukiak eta tonua landuko ditugu, hitzez eta irudiz.

Zure marka eta produktu-zerbitzuak sustatzeko estrategia digitala behar duzu?

Kanal egokiak aukeratu, jarraitu eta etekinik handiena atera ahal izateko, zure helburu korporatiboak eta komertzialak aztertuko ditugu.

EKINTZA PLANA:
Bidaia

Zure produktuak, zerbitzuak edo egitasmoak sustatzeko kanpaina bat behar duzu?

Zer eta nori eskainiko diogun laburbilduta, ideia nagusia sortuko dugu, eta euskarriak garatu: kartelak, espotak, saregintza etab.

Zure enpresa edo erakundearentzat ekitaldi bat antolatu edo azoka batean parte hartu behar duzu?

Arlo askotako profesional-sarea gidatuko dugu, sormena, muntaketa zein baliabide teknikoak koordinatuz.

Zure erakundearentzat edo enpresarentzat komunikazio egitasmo garrantzitsu bat garatu behar duzu?

Hedabideak, sarea eta harreman instituzionalak zainduko dituen lan-taldeak osatu eta kudeatuko ditugu.

MARKAREN JARRAIPENA:
Koordenatu berriak

Komunikazio planean aurreikusitako ekintzak gauzatuz doazela ziurtatu behar duzu?

Aholkularitza eskainiko dizugu, egutegia, aurrekontua eta balizko premia berriak kontuan izanda, plangintza burutu edo egokitzeko.

Marka estrategiaren eraginkortasuna eta posizionamenduaren lorpena aztertu behar duzu?

Komunikazio plana burutzen denean, zure markaren hiru ikuspegiak berraztertuko ditugu: izaera, lehiakortasuna eta irudia.

Marka estrategiaren eta posizionamenduaren eraginkortasuna aztertuta, hausnarketa estrategikoa egin beharko duzu?

Posizionamendua berrituta eta estrategia doituta, beste hiru urterako komunikazio plana prestatuko dugu.

Gehiago jakin nahi duzu gure zerbitzuez eta lan-moldeaz?

Komunikazio zerbitzuak behar badituzu, oso litekeena da zalantzak izatea. Beharbada, ez dakizu zehazki zer behar duzun. Agian, modu orokorrean eta hizkera espezializatuan emandakoak baino azalpen gehiago jaso nahi duzu. Baliteke lan prozesuaz, kudeaketaz, aurrekontuaz edo beste zehaztasun bati buruz argitasunak nahi izatea ere. Galdetu lasai.

Esaiguzu zer jakin nahi duzun

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies