Garrantzitsua da hezkuntza zentro batek urte osoan komunitatearekin barne komunikazioa lantzea, eta horrekin batera, publikoki herriarekin kanpo komunikazioa lantzea.
Urte osoan zehar komunikatzen duen horrek balioko du zentro horren hezkuntza proiektuaren onurak azaltzen eta jendarteratzen. Baina, urte osoko lanketaz gain, matrikulazio kanpaina ere zentro bakoitzak bere proiektua eta onurak transmititizeko tresna moduan ere baliatu dezake.
Aurten, Sorlandek hiru ikastolekin elkarlanean landu du matrikulazio kanpaina.
Larramendi Komunikazio Kanpainak
Mungiako Larramendi Ikastolarentzat sortu dugun hari kreatiboa izan da “Larramendi, ikastola da!”. Larramendik ezaugarri asko dauzka aipatzeko modukoak baina bada bat inguruko zentroetatik bereizten duena: Larramendi, ikastola da. Ildo horretatik, ikastolen balioekin harikalkatu da kanpainaren kontakizuna.
- ikastola da…Mungian euskarazko hezkuntza abian jarri zuena.
- ikastola da… orain ere proiektu berriak martxan jartzen ari dena: programa pedagogiko aitzindariak, irakaskuntza hirueleduna…
- ikastola da… familia bat, lagunarte bat eraikitzea
- ikastola da… 110 zentro eta 56.000 ikasle dituen Euskal Herri osoko sare bakarraren partaide izatea.
- ikastola da… ikasmaterialen eta irakasleen prestakuntzan aitzindari izatea.
Kontakizu horretan oinarrituta sortu da kanpainaren oinarria izan den tailerra. Tailer horretan ikastolako adin ezberdinetako hainbat ikasleri ikastolaren balioen inguruko collagea egiteko eskatu diegu. Eta collage horretatik abiatuta sortu da gure kontakizuna zabaltzeko egin dugun bideoa eta kanpainako iruditeria osoa.
Zuretzat egina Komunikazio Kanpainak
Errenteriako Orereta Ikastolaren kasuan “Zuretzat egina” izan da nabarmendu den ideia. Orereta Ikastola bere espazioak hezkuntza behar berrietara egokitzen ari da. Haur-eskolako proiektu eraberrituak subjektu aktibo bihurtzen ditu haurrak, erritmo biologikoak kontuan hartzen ditu, interakzioa eta kooperazioa ahalbidetzen ditu, familientzako guneak sortzen ditu, etab. Ideia horiek guztiak sintetizatzeko eta ikastolako gainerako ardatzak azaltzeko sortu da “Zuretzat egina” claim-a:
- Euskaraz bizitzen ikasteko, zuretzat egina
- Autonomiaz bizitzen ikasteko, zuretzat egina.
- Taldean bizitzen ikasteko, zuretzat egina.
- Osasuntsu bizitzen ikasteko, zuretzat egina.
- Konfiantzan eta ziurtasunez bizitzen ikasteko, zuretzat egina.
- Teknologia berriekin bizitzen ikasteko bizitzen ikasteko, zuretzat egina.
Ondarroako Zubi Zahar Ikastolan Komunikazio Kanpainak
Ondarroako Zubi Zahar Ikastolan proiektua ezagutarazteko ateak beti zabalik dituztela transmititu nahi da; urte osoan eta herritar guztientzat zabalik. Hortik bideratu dugu, hain zuzen ere, kanpainako legoa: “Ateak irekita. Beti. Denontzat”. Kanpainan ikastolaren marka nortasun berriaz baliatu gara diskurtsoa eta irudia osatzeko. Kontakizunean, berriz, pausu bat aurretik doan proiektuaren ardatzak azpimarratu dira:
- Balio aurrerakoiak zabaltzen
- Komunitate sentimendua zabaltzen
- Hezkuntza berritzailea zabaltzen