Skip links

Bidea egin duten
komunikazio lanak

Deneriko gizarte eta administrazio erakundeak, zerbitzu eta industria enpresak eta euskal marka komertzialak lagundu ditugu, komunikazio estrategia aholkularitza, on eta off line branding zerbitzuak eta publizitate kanpainak eskainiz.

Marka bakoitzaren premiak aztertu eta helburu horiei erantzuteko profesional talderik onena batzea da gure lan-moldearen oinarria, egitasmo bakoitzean jakintza, inplikazioa, sormena, autoretza eta pasioa lantzeko.

Sorland ezagutzen dutenek diote...


Nerea Mujika

DA! Durangoko Azokaren arduraduna

“Izaera ezberdineko profesionalak eta lan-talde aberatsa dira. Berritzaileak. Eta bezeroon behar eta urgentziei aurrea hartu eta proposamenak lantzeko gaitasuna dute”

Unai Agirre

Euskal Sagardoaren koordinatzailea

“Gertutasun handiko lan eredua azpimarratuko nuke. Euskal Sagardoa markaren lan taldean txertatu dira Sorlandeko kideak, jatorri deituraren egitasmoetan tira egiteraino”

Mariaje Insausti / Ainitze Sala

Iztueta Esnekiak enpresako kideak

“Gure esentzia hitz eta irudi gutxitan islatua ikustean ezin genuen sinestu! Mezu asko eta ezberdinak bakar batean batzeko artea dute, marka lanketa konpletoa eginez”

Zure markarentzat balioko lukeen
lanen bat ikusi duzu?

Gure lanak begiratzen bazabiltza, beharbada, zure markak komunikazio premiaren bat daukalako da. Komunikazio estrategia, marka nortasuna, marketing digitala, web garapena, publizitatea, ekitaldiak, packaginga edo antzekoak landu behar dituzulako. Gure lanen bati buruz gehiago jakin nahi baduzu, ez izan zalantzarik, eta idatzi lasai.

Esan zer interesatu zaizun

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies