Skip to main content

Europa osoan kultur arloan egiten diren azoken artean arrakastatsuenetakoa da Durangoko Azoka. Milaka eta milaka kulturzale, dozenaka stand, 100 ekitalditik gora, milaka kultur-produktu… batzen ditu. Eta noski, horrelako interesa pizten duen ekitaldi batek kazetari eta hedabide andana erakartzen du. Aurten, esaterako, 125 kazetari daude akreditatuta.

Azokan bertan zein aurreko lau hilabeteetan Sorlandeko lan-talde bat Durangoko Azokaren komunikazioa eta prentsa bulegoa kudeatzen aritu da Gerediaga Elkartearekin elkarlan estuan eta bertako profesionalekin batera.

Erakunde, jaialdi zein edonolako markaren baitan funtsezkoa da prentsa bulegoa zein harreman publikoak kudeatzen dituen profesionalekin aritzea. Marka-irudia komunikatzeko erabiliko ditugun bideak zehaztea, helburu zehatza garbi izatea eta eguneroko komunikazio lanean koherentziaz, jarraikortasunez eta diziplinaz lanean jardutea dira prentsa-bulego baten ardatzak. Ardatz horien barruan muturreko koherentziaz landu behar dira diskurtsoak, webguneak, protokoloak, sare sozialetako lanak, jendaurreko aurkezpenak, harreman publikoak, hedabideetako agerpenak, publizitatea, patrozinioak… Den-denak bereizten gaitu eta ondo islatu behar dugu guztia.

Prentsa-bulego batek, beraz, askotariko erakunde, ekitaldi edota markari lagundu diezaioke, tartean, ondorengo lanak aurrera eramanez:

  • Edozelako kanpo komunikazio zereginetan komunikazio helburu zehatzak betetzen doazela zaintzea.
  • Hedabideetako lana zuzentzea eta koordinatzea, lan-taldearekin eta medioetako arduradun zein kazetariekin elkarlanean.
  • Webgunea eta sarea sozialak elikatzea, marka lanketaren ikuspegitik.
  • Publizitatean, babesletzan… marka lanketari dagokiona zuzentzea.
  • Prentsaurrekoak antolatu eta gauzatzea, deialditik hasi eta prentsa oharrera arte.
  • Elkarrizketak kudeatzea.

Jada sei urte dira Sorland Durangoko Azokaren komunikazioan lanean ari dela. Denbora horretan marka-nortasuna berritu dugu, komunikazio estrategiaren nondik-norakoak argitu, xede-taldeak finkatu, etab. Dena Gerediaga Elkartearekin eta Azoka osatzen duten gainerako guneekin elkarlan estuan.

Gaurtik bost egun dauzkazu, Durangoko Azoka zuk nahi duzun bezainbeste modutan bizitzeko. Abenduaren 5etik 9ra, DA! asko dira.

 

31041328270 b8503a4b4c o 1

Leave a Reply