Skip to main content

Azkenengo urteetan irakaskuntza mundua gorabehera handiak bizitzen ari da, eta denetan garrantzitsuena, jaiotza tasaren beherakada handia da. Horrez gain, hezkuntza lege berriaren harira, sektorea hainbat aldaketa ari da jasaten, eta eztabaida gizarteratu egin da.

Egoera honek eskatzen du erabakiak hartu eta akzioak gauzatzea. Eta komunikazio akzioak oso garrantzitsuak izango dira. Bide horretan, datorren ikasturteko matrikulazio kanpainari begira jarri gara, eta gako batzuk definitzera gatoz gaur, azken urteotan jasotako esperientzian oinarrituta.

Egun, familiek denbora asko igarotzen dute online. Sare sozialak, bilaketa-motorrak eta hainbat webgune erabiliz, ikastegien ikusgarritasuna indartu daiteke gurasoak semealabentzako hezkuntzari buruzko informazioa bilatzen ari diren euskarrietan.

Bannerrak-komunikabideetan

Online publizitatearen abantaila garrantzitsuenetako bat audientziak zehatz segmentatzeko gaitasuna da. Publizitate-plataformek aukera ematen dute talde espezifikoengana jotzeko, kokapena, adina, interesak eta online portaeren arabera segmentatuz. Honek mezuak pertsona egokiengana iristea ziurtatzen du, matrikulazio-kanpainaren eraginkortasuna maximizatuz.

Plataforma digitaletan eskuragarri dauden analisi- eta jarraipen-tresnei esker, kanpainaren errendimendua denbora errealean neur daiteke. Horrek aukera ematen dizu estrategia emaitzen arabera doitzeko eta optimizatzeko, eta zure publizitate-inbertsiotik itzulera positiboa lortzen ari zarela ziurtatuko duzu. Honek inbertsioan ere malguak izatea ahalbidetzen du, kantitate handiak inbertitu gabe kanpaina eraginkorrak egitea ahalbidetzen duelako.

Matrikulazio kanpainak bi asteko iraupena duen arren, urte guztiko ikuspegia duen estrategia bat osatzea gomendatzen dugu. Izan ere, guraso baten behin betiko erabakitze prozesua 6 eta 12 hilabete bitartekoa izaten da, eta aurrez sortutako iritzi eta usteek erabakia baldintzatu dezakete.

Orereta - kanpaina

Inbutu estrategiaren bidez, bezero potentzialari erabaki prozesu guztian zehar lagunduko diogu, marketin ekintza ezberdinen bitartez. Horregatik, garrantzitsua da ekintza puntual bat izan beharrean estrategia jarraitua izatea, eta ikasturtean zehar hainbat ekintza gauzatzea. Eta, gurasoekiko harremana hurbiletikm jarraitzea, hauek landuz emailez, sare sozialetatik, bisiten edo deien bitartez…

Ekintzen artean, sare sozialetako publizitatea (Instagram, Youtube, Facebook…), Google bilatzaileko publizitatea, mezugintza digitala, hedabideetako publizitatea, Spotify, harrera orriak… ditugu. Betiere, akzio guztiak estrategia baten arabera lerrokatuta gauzatuz.

Landinga-eguzkibegi

Hemen akzio digitalen eraginkortasunari buruzko datu batzuk:

● Landing page-etako batez-besteko konbertsiotasa webgune arruntetan baino 8 puntu altuagoa da.

● Sorlandek FBken egindako matrikulazio kanpainen batez besteko klik ratioa (% 2,46) batez besteko orokorraren gainetik dago (% 0.6-% 1.2).

● Sorlandek Googl Ads-en egindako matrikulazio kanpainen batez besteko klik ratioa (% 9,9) Googlen batez besteko orokorra baino 7 puntu altuagoa da (% 2).

Elorrioko-ikastola-reels
Elorrioko-ikastola-publia
Abusu-spotify
Abusu-publia

Laburbilduz, publizitate-kanpaina digital batek zure ikastegiaren ikusgarritasuna, interakzioa eta erakargarritasuna indartu ditzake, xede-taldearekin modu eraginkorrean konektatuz eta harremanari jarraikortasuna emanez. Betiere estrategia ikastegi bakoitzaren beharretara eta baldintzetara moldatuta.

Has dezagun bidaia!