Skip to main content


Orexa Gipuzkoako herririk txikiena da, 125 biztanle besterik ez ditu, baina bizi-bizirik dagoen herria da, eta herriaren biziraupena ziurtatzeko eta bultzatzeko asmoz abiatu zuen Udalak Orexa Bizirik proiektua.

Lanketa horri esker, Landaola Sarietan erakunde publikoen saria irabazi berri du Orexa Bizirik proiektuak. Proiektuaren marka estrategia eta posizionamendua Udalarekin lantzeko aukera izan genuen elkarlanean, eta lerro hauek baliatu nahi ditugu herria eta herritarrak zoriontzeko eta beren lana goraipatzeko, herritarrik gabe ez baitago herririk.

“Orexa, bidea hemen hasten da”, horixe da herriaren ibilbide estrategiko berriaren posizionamendua sortzeko erabili genuen ideia kreatiboa, eta sari hau eskuratzeak nolabait hori balioztatzen du: orexarren bidea hasi besterik ez dela egin.

Izan ere, herriaren bizirautea ziurtatzeko sortu zen plana, plana bera da bidea, eta sari hau bidearen hasiera besterik ez da izango. Sorlanden pozik gaude orexarrek sari hau eskuratu dutelako, eta ziur gaude bidea indarrez jarraitzeko balioko duela errekonozimendu honek.

Leave a Reply