AEK
AEK,
euskara eroso bizitzeko
“Bueltan da iraila eta horrekin batera martxan da AEK euskara eskolak eskaintzeko.”
Matrikulazio kanpainaren bitartez euskara ikastera ahalik eta jende gehien hurbiltzea da gure xedea, eta horretarako, aurtengoan, AEKren izateko arrazoia ekarri dugu kanpainaren ideia zentralera: euskara eroso bizitzeko aukera izatea.
Izan ere, euskaltegiak euskara ikasteko gune erosoak izatea nahi du AEK-k, eta ikasleak handik ateratzean euskara modu erosoan arlo guztietan erabiltzeko aukera izan dezan bilatzen du: lagunartean, familian, lanean, aisialdian….
PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA
Horretarako, euskara eroso bizitzeko, eskaintza integrala badu AEKk: online zein aurrez aurre euskara ikasteaz gain, erabilerarako aukerak ere eskaintzen ditu, honako hauek besteak beste: AIZU! aldizkaria euskaraz irakurtzeko; Praktikaturen eskaintza euskara mintzapraktika giro atseginean egiteko; Ahize aholkularitzaren laguntza, lan-esparruan euskara normalizatzeko…
\\ MATRIKULA KANPAINA
Behin ideia zentrala zehaztuta, hori grafikoki adieraztea izan da sormen prozesuaren baitan hurrengo pausua. Gure burmuinari plazerra ematen dio puzzleak egiteak, mezu ezkutuak deskubritzeak, interesa pizten digu. Horregatik, aukeratu genuen oinetakoen irudia erosotasunaren ideia islatzeko.
Oinetakoek aurrera egiten laguntzen digute, gurekin doaz oztopoak eta mugak gainditzen, urratsez urrats. Eta noski aukeratzen ditugun oinetakoen arabera bide hori modu erosoago edo deserosoagoan egingo dugu.
Horregatik, euskategian AEKren oinetako laranjak jantzi ondoren gure protagonista prest dago, lagunartean, familian, lanean, aisialdian… bizitzako esparru guztietan, euskara eroso bizitzeko.
Kanpainaren zabalkundearen funtsezko elementuetako bat spot-a izan da. Leloa oinarri bezala hartuta, ideia nagusi hori irudien bitartez transmititzea izan da helburu nagusia.
\\ ZABALKUNDEA
Sare sozialetan, gure helburu nagusia inpaktu bisuala eta emozionala sortzea izan da, eta, horrez gain, zuzeneko interakzioen eta bihurketen bidez, mezuaren irismena handitzea.
Maila digitalean, ikusgarritasun-estrategia bat ere ezarri da, tokiko web atarietan eta komunikabideetan iragarki bannerrak diseinatuz.