Skip links

Eguneroko eta gertuko euskara


Bi dira AEK euskaltegien bereizgarri nagusiak: hizkuntzaren erabileran oinarritutako ikasketa metodologia eta 100 euskaltegitik gorako sarea osatzea Euskal Herri osoan zehar.

Euskara ikastea zaila den uste okerra askoren artean zabalduta dagoen arren, urtetan lan egin du AEK-k hori aldatzeko. Hortik dator lantzen dihardugun marka posizionamendua: Euskara praktikoa.

Euskara ikasi nahi duten herritarrek, bestalde, gertutasuna bilatzen dute: euskara ikasteko bideari ekiteko abiapuntu izango duten euskaltegia eta bidelagun izango duten irakaslea. Eskari horri erantzuten dio azken matrikulazio kanpainako sorkuntza estrategiak: ikasi euskara, bidelagun onenarekin.

Estrategia eta sormena

Komunikazio estrategikoan prestatutako agentzia behar zuen AEK-k. Euskaraz, gazteleraz zein frantsesez ideia kreatiboak landuko zituena. Urte osoko beharrizan komunikatiboak asetu izan dizkiogu; kanpaina zehatzak, euskaltegien dekorazioa, euskara erakusteko erabiltzen diren euskarri didaktikoak eta abar luze bat.

Baina, batez ere, bi kanpaina handi burutu izan ditugu AEKrentzat; matrikulazio kanpainak eta Korrika.

Matrikulazio kanpainak sustatzeko publizitatea

Azken urteetan AEK-ren matrikulazio kanpainen xede-taldea definitu, estrategia eraginkorrena prestatu, ideia kreatiboa sortu eta horren araberako euskarriak planteatu ditugu. Euskal Herri osoan hedatzen den kanpaina honek bi epealdi ezberdin ditu: iraileko euskaltegien matrikulazio kanpaina nagusia eta udako barnetegian matrikulazio kanpaina.

Matrikulazio kanpaina euskara ikastea erabaki dutenei zuzendua dago; besterik litzateke euskara ikastera sustatzeko kanpaina izatea. Beraz, xede-talde horrek eskatzen duena ikertu eta kontuan harturik AEK-k ikasle potentzial horiei eskaini ahal dien onena zer den eta nola komunikatu asmatzea da Sorland osatzen dugunon lana.

AEK “Euskara praktikoa” goiburuarekin posizionatzeko marka lanketa hasi genuenean, hizkuntzaren erabileran oinarrituta dagoen metodologia hartu genuen ardatz matrikulazio kanpainatan ere. Sormen estrategia horrekin, hitzezko komunikazioari loturik dauden kontzeptu bisualak landu genituen; hala nola, postitak, mikrofonoak edo aurikularrak.

AEK-ren marka posizionamendua lantzeari utzi gabe, azken urteetan gehiago fokatu dugu AEK euskaltegien matrikulazio kanpaina; aurretik, euskara ikasleen motibazioak eta eskariak aztertzeko ikerketa espezifikoa eginez.

Erabileran oinarrituriko metodologiaz gainera, AEK-k badu euskara ikasleek bilatzen dutenari erantzuteko bereizgarri lehiakor bat: gertutasuna. 100 euskaltegitik gorako eta ehunka irakasleko sarea osatzen dute AEK euskaltegiek Euskal Herri osoan. Hortik edozein euskara ikasleri egin diezaiokeen balio eskaintza: lan egiten duzun lekuan egiten duzula edo bizi zaren lekuan bizi zarela, beti izango duzu gertu AEK euskaltegi bat, baita eguneroko abiapuntu horretatik euskara nahi edo behar duzun mailaraino ikasten lagunduko dizun irakaslea ere.

Azken matrikulazio kanpainarako ideia kreatiboa lantzeko, bi ardatz hartu ditugu sorkuntza estrategia moduan: AEK osatzen duten irakasleek ikasleari eskaintzen dioten gertutasun humanoa, batetik, eta, bestetik, bidearen metafora, euskararen ikasketa prozesua irudikatuz. 

Bidearen metaforari tiraka sortu genuen kontzeptu nagusia: sidekarra. Eta AEK-ren izaerari loturik sidekar horrek bizikleta behar zuen: bizidekarra.

AEK-ren irakaslea ikasle bakoitzaren ondo-ondoan doa ikasleari bere bidean lagunduz, bere ahaleginak eta lorpenak partekatuz. Eta, hortik kanpainaren eslogana: Ikasi euskara, bidelagunik onenarekin.

Ikasle bakoitzak bere bidea egin behar du, noski, euskara ikasteko motibazioak bat baino gehiago baitira. Beste era batera esanda, ikasle bakoitzak bere abiapuntua eta helburua ditu. Hala bada, ideia nagusia garatuz, mezua segmentatu dugu euskarri digitaletan.

Ikasleak euskara ikasteko egin behar duen bidea eta AEK-ko irakasleek eskaintzen dioten gertutasuna. Hortik sortu zen mezu nagusia: ikasi euskara, bidelagun onenarekin.

Ikasleak euskara ikasteko egin behar duen bidea eta AEK-ko irakasleek eskaintzen dioten gertutasuna. Hortik sortu zen mezu nagusia: ikasi euskara, bidelagun onenarekin.

Euskara bultzatzeko komunikazioa

 

Korrika, berriz euskararen alde egiten den kanpaina handienetakoa, beharbada zirraragarriena. 500.000 lagun euskaren alde batzea lortu du Korrikak.

Urte bete eta erdiko iraupena duen kanpaina da. Guk, zenbait ediziotan zuzendu dugun lana. Norentzako zer esan behar den eta zer lortzeko esan behar den erabakitzetik hasi behar da. Mezu hau urte horretan AEK-k gizarteratu nahi duen ideiarekin lotuta doa.

Zehaztasunetik abiatu izan gara beti, ideia nagusiak hitz gutxitan eta gako bisualekin bideratuz, denboran luzatuko den eta hainbat euskarri izango dituen kanpainaren ideia kreatiboaren kontzeptua zein izango den jasota, aplikazio nagusiak diseinatzera eta markaren erabilera irizpideen eskuliburua sortzera pasako gara.

Urte eta erdi jarraian komunikatzen, edizio bakoitzean harrigarriagoak izaten saiatzen.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies