ALFA MIMtech
Marka posizionamendu berria
“Enpresaren birposizionamendu estrategikorako marka berritua”
2004an sortua, edozein proiekturen sorrera, diseinu eta fabrikazio prozesu guztiak hartzen ditu barnean ALFA MIMtechek: bezeroarekin adostutako ingeniaritza, injekzio moldeen fabrikazioa, MIM prozesuaren beraren lanketa eta tratamendu termikoak, gainazal-tratamenduak eta mekanizatu eta muntaketa posibleak.
Sektorean marka finkatzeko asmoz, nortasuna berritu eta web plataforma berri bat garatu dugu.
PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA
Marka berritu eta euskarri grafikoak sortu ditugu, hala nola azoketarako standa, katalogoa, bisita-txartelak eta uniformeak. Aldaketa horiek guztiak islatzeko, webgune argia eta bisuala garatu dugu, %100ean enpresaren funtsa helarazten duena.

\\ MARKA NORTASUN BERRITUA
ALFA MIMtech-en baloreak, esperientzia eta bikaintasunarekiko konpromisoa indartzen dituen marka-nortasun berritua sortu dugu. Logoa birdiseinatzetik marka-mezuraino, alderdi bakoitza zehatz-mehatz landu da xede-taldearekin konektatzeko eta sektorean duen posizionamendua hobetzeko.
Markaren birdiseinutik abiatuta, nortasun berria islatzen duten euskarriak sortu ditugu.

\\ EUSKARRI GRAFIKOAK
Katalogo dinamiko eta erakargarria sortu dugu, ALFA MIMtech-en produktu eta zerbitzuen ezaugarriak nabarmentzen dituena. Enpresaren oinarriak ezagutarazteko, katalogo argia eta dotorea diseinatu dugu.
Stand berriak ALFA MIMtech-en nortasuna eta balioak islatzen ditu, markarekin bat datozen elementu bisualak erabiliz.
Lan uniformeak, enpresaren nortasun elementu garrantzitsuak dira, eta gure taldeak enpresaren irudia islatzen duten uniformeak garatu ditu, horrela ALFA MIMtech-en identitate berria indartuz.


\\ EUSKARRI DIGITALAK
Webgunea enpresa baten aurpegi digitala da; eta horregatik, erabiltzailearen esperientzian oinarritutako online plataforma berri bat garatu dugu. Diseinu erakargarri eta berrituan oinarrituta, erabiltzeko erraza den webgune bat sortu dugu, argia eta erabiltzaileari zuzendua.
Online presentzia optimizatzeko, ezinbestekoa da sareetan aurkeztea, kasu honetan, Linkedinen.
Balio erantsia duen eduki erakargarriaren bitartez, ziurtatu egiten dugu enpresa bere entzuleekin konektatuta egongo dela, bere esperientzia sustatuz eta industrian lider gisa duen posizioa indartuz.
\\ BIDEO KORPORATIBOA
MIM teknologiak mikrofusioa, zehaztasuna eta ezkutuko prozesuak barneratzen ditu; horregatik, bideo korporatiboa sortzean prozesu teknologikoaren konplexutasuna erakustea izan da helburua.
Enpresaren gaitasunak eta marka berriaren erakusleihoa komunikatzeko tresna da bideo korporatiboa.