ANDER DEUNA IKASTOLA
Komunikazio plana

Biharko mundua gaurtik hasita

“Euskaratik, eta eleaniztasunean, Euskal Herrian errotuta, munduari begira.”

Biharko mundua gaur eta hemen dago, Sopelako Ander Deuna ikastolan, ikasleei kalitatezko hezkuntza aurrerakoia eskainiz eta gurasoei konfiantza, gertutasuna eta segurtasuna. Euskaratik, eta eleaniztasunean, Euskal Herrian errotuta, munduari begira.

\\ POSIZIONAMENDUA

 Etorkizuna hurbiltzen duen kontakizuna

Diskurtsoa eraikitzeko orduan Ander Deunak umeei euren etorkizuna sortzeko tresnak eskaintzen dizkiela nabarmendu nahi izan dugu.

Hemen da biharko mundua. Jatorri eta kultura ezberdinetako jendeek osatua, herritar eleanitzak elkarrekin bizi direna, gizarte zein lan arloan aldakorra izango dena, klimaren eta planetaren etorkizunari buruzko galderez betea.

Gaur hasten da biharko mundua. Etorkizuneko herritarrak hezteari ekiten diogun goiz bakoitzean, bizitzan zehar izango dituzten beharrei eta erronkei irtenbide egokiak bilatzeko tresnak eta baliabideak eskainiz. Behar eta erronka afektibo, sozial eta profesionalei irtenbideak emateko tresna eta baliabide pertsonal eta kolektiboak.

Era berean, diskurtso orokor bat osatzeaz gain, Ikastolarentzat garrantzitsuak diren lan lerro ezberdinak identifikatu eta nabarmendu nahi izan ditugu bakoitzari bere mikrokontakizuna egiteko; euskarari lotutakoa, berdintasunari, jasangarritasunari edota tokikotasunari.

ander-deuna-logoa
Ander-deuna - proposamenak

\\ MARKA GRAFIKOA

Iraganetik abiatzen da etorkizuna.

Irudi berria estrainatu dute etapa berria irudikatzeko, biharko mundua gaur eta hemen eraikitzeko. Izan ere, iraganetik abiatuz eraikitzen da etorkizuna ere. Ikastolako logo zaharretik lauburuaren zati bat hartuz pieza bat sortu dugu diseinuak egiteko. “Buru” horietako bakoitza pertsona bat izan daiteke, edo ideia bat, edo hitz bat. Banan, binan eta koloredun taldetan jar daiteke… ikastolako komunitatea irudikatzeko.

\\ EKINTZA PLANA

Etorkizunerantz pausuak

Aukerez betetako etorkizun baten aurrean, komunikazio planaren ekintza planak eskaintzen duen bide-orrian sakontzen hasi da Ander Deuna: komunikazio lan-taldea osatu du, argazki artxibo profesionala garatu, webgune berria eraiki edota diskurtso berria zabaldu du euskarri ezberdinen bitartez.

Gaur hasten da biharko mundua eta Ander Deuna Ikastolak komunikazioan bidez ere heldu nahi dio oraindik hasita etorkizunari.

ander-deuna