ANDRAMARI IKASTOLA.
Komunikazio Plana

Auzolana dute
eredu eta baliabide.

“1960ko hamarkadaren erdialdean, herri-ekimenetik, Andramari Zornotzako Ikastola sortu zuten.”

Auzolana dute eredu eta baliabide, zornotza eta inguruetako umeak mundurako hezteko: euskaldun eta eleaniztun, jakitun eta kritiko, prestatu eta solidario.

Gainera, ume eta gazteentzat gura dutena partekatu gura dute beste eskoletako zornotzarrekin ere. Horregatik hartzen dute parte herri-bizitzan, Zornotza hobeago baten parte izateko.

Duela bost urte egindako komunikazio planaren azterketa sakona, estrategia berritua, proiektu pedagogiko propioaren diskurtsoa egituratzea, xede-taldeen berraztertzea…

Andramari Zornotzako Ikastolaren marka estrategia berritua egin dugu.

PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA

Marka posizionamendua eta kontakizun pedagogiko-soziala gizarteratu. Andramariren Izaerazko gizarte-helburuak eta hezkuntza eredu lehiakorra lotuko dituen marka-ideia sortu ditugu.

\\ MARKA AZTERKETA

Sorland komunikazio agentziak Andramari Zornotzako Ikastolaren marka azterketa eta komunikazio plana egin zituen 2015ean.

Batetik, beraz, marka azterketa hura gaurkotu eta orduan ezarritako komunikazio helburuak zenbateraino eta nola bete diren ebaluatu dugu.

Horretarako, bi talde-elkarrizketa sakon egin ditugu: Andramariren zuzendariarekin eta arduradun pedagogikoarekin, lehenengoa; Andramariko Ikastolako guraso talde batekin, bigarrena.

Bestetik, azterketa kualitatibo horri azterketa kuantitatiboa gehitu diogu, eta horretarako Andramari Ikastolako gurasoei, irakasleei eta DBHko ikasleei online galdetegia egin diegu.

ANDRAMARI-IKASTOLA

\\ MARKA POSIZIONAMENDUA

Marka posizionamendua eta kontakizun pedagogiko-soziala gizarteratzeaz ari garenean, Andramariren izaerazko gizarte helburuak eta hezkuntza ereduari loturiko lehiakortasun ezaugarriak ondo lotuko dituen marka-ideia argia formulatzeaz eta diskurtso erakargarria josteaz ari gara: etorkizuneko Zornotza, euskara, lankidetza, elkarbizitza, ikasleen lanerako prestakuntza, eleaniztasuna, pedagogia aktiboa, autodiziplina,… eta abar.

Hori guztia formulatu ez ezik, gizarteratzeko kanal, euskarri eta ekintza eraginkorrak planifikatu ditugu.

EUSKARRIAK-ANDRAMARI

\\ PROIEKTU PEDAGOGIKOA

Komunitatea proiektu pedagogikoaz ahalduntzeaz ari garenean, proiektu pedagogiko horren diskurtso ardatza irakasle, guraso eta ikasle guztiei helarazteaz ari gara.

Helburu honi begira ere, kontakizuna ez ezik, kanalak, euskarriak eta ekintzak planifikatu ditugu.

Irakasle eta ikasleen artean proiektu pedagogikoa lantzeko tangram jokoa sortu dugu. Hezkuntza prozesu osoan zehar bidaia, ume eta gaztetxoek eskuz landu, jolastu eta ikasteko.

Andramarirena den proiektu pedagogikoa Ikastolako seinaletikan ezarri dugu. Ume eta gazteen hezkuntza prozesu osoan zehar, fase pedagogiko ezberdinak zehaztuz.

Amaitzeko, aurkezpen ekitaldia herriko kultur etxean egin zen ikasle eta irakasleen aurkezpenarekin.

05_seinaletika2

\\ ONLINE ESTRATEGIA

Komunikazio estrategia hau hartu eta  Andramariren estrategia digitalarekin lerrokatu dugu. Lehenbizi Andramariren aktibo digitalen azterketa egin dugu, medio propio, irabazi zein ordaindutako medioak aztertuz. Ondoren, hemen ateratako ondorioak eta komunikazio estrategian zehaztutako xede-talde eta helburuen araberako estrategia digitala garatu dugu.

Estrategia honetan konbertsio estrategiaren metodoaz baliatu gara, bezero potentzialak erakartzeko diseinatutako teknika bat da. Erabakitze prozesu baten etapa ezberdinetan, bezero bihurtzera iristeko, beren intereseko informazioa eskaintzen zaie edukien marketinaren bitartekoez baliatuz (blog, bideoak, buletinak, SEO, sare sozialak, SEM…), modu honetan bezero potentzialengan  markarekiko ezagutza eta interesa pizten da.

Estrategia hau aktibo ezberdinetara eraman da, bakoitzaren baliabideetara moldatuz: webgunea, buletinak, Google-eko posizionamendua, Youtube, online publizitatea eta sare sozialak. Azken hauek bereziki sakondu da, hauen erabilera egokia, edukien proposamena eta kronograma bat zehaztuz.

andramari-web
IKASTOLA