Euskal ardi moztaileen mundua gizarteratzen
2025
Bezeroa
Euskal Herriko Ardi moztaileak

AZTERKETA
Euskal Ardi Moztaileen Elkarteak (EAME) Euskal Herrian zein mundu mailan euskal ardi mozketari ikusgaitasuna eskaintzen dio. Munduko industriarik zaharrenetakoari merezi duen balioa eta lekua eman. Sorlandekin elkarlanean bide eta erronka berrietan barneratu da EAME. Ez nolanahikoak gainera, lehen aldiz, Euskal Herriko Ardi Moztaile Txapelketa antolatu baita Abadiñon.
Ogibide zaharretik bere alde lehiakorra sortu da. Ardiei ilea moztea kirola da nazioarteko herrialde askotan. Bide horretan dira euskal moztaileak eta urrats handi bat eman dute ofizialtasuna lortuta. Euskal Herri osoaren izenean lehiatuko dira nazioarteko lehiaketetan. Mugarri historikoa da. Lorpen handia. 2026an ospatuko den Zeelanda Berriko munduko txapelketan parte hartuko du lehenengoz euskal selekzioak. Mundu mailako hitzordu garrantzitsu horri begira ospatu da Euskal Herriko txapelketa. Erronka handi horri elkarlanean egin diogu aurre.
Sorlandek marka identitate bisualaren eraikuntzan, komunikazioa estrategian zein exekuzioan eta ekitaldiaren antolakuntzan bidelaguntza eskaini dio EAMEri.


MARKA IDENTITATE BISUALA
Txapelketaren identitate bisuala sortu dugu. Ideia kreatiboa landu da: marka, irudi orokorra eta iruditegia. Hauxe izan da komunikaziorako euskarrien oinarria. Horretatik eratorri dira euskarri eta formatu guztiak.



EKITALDIAK
Egun osoko ekitaldia izan da Abadiñokoa. Euskal Herriko txapelketa. Nazioen arteko lehiak. Ardi eta artile produktuen azoka. Tresneria erakustaldiak. Egitarau zabala prestatu da. Euskal Herritik eta nazioartetik etorritako 80 moztailek parte hartu dute lehiaketan. Euskal ardi moztaileen erakusleiho eta topagune bilakatu da Abadiño.
Horretarako, EAMErekin indarrak batu ditugu. Ekitaldiaren diseinua eta eszenografia landu dugu. Espazioaren kudeaketa. Logistika eta hornitzaileak. Euskarrien diseinua. Okasiorako jantzi dugu Abadiñoko probalekua.

KOMUNIKAZIOA ETA PUBLIZITATEA
Txapelketaren lehen aldia izanik ekitaldiari ikusgaitasuna ematea beharrezkoa izan da. Posizionamendua lantzea. Ekintza komunikatiboak aurrera ematea. Lan handia egin behar izan da aurrekomunikazioan, izan ere, ekitaldia ezezaguna zen gizartean. Ezohikoa eta posizionatu gabea.
Txapelketa, egitaraua eta kirolariak aurkezteko ekitaldi desberdinak egin dira. Abadiñon eta Bilbon. Prentsa agerrialdiak eta prentsa kudeaketa. Uneoro izan da hedabideekin harremana eta informazio trukea.
Horrez gain, kartel orokorra sortu da. Txapelketako eskuorria. Aldizkaria. Oinarrizko webgunea. Seinaletikarako euskarriak. Eszenografia. Babesletza txostenak. Promozio euskarriak.
Halaber, txapelketa ETBn emititu da zuzenean eta, euskal telebistarekin elkarlanean emisioaren kudeaketan aritu gara.












