AUZOSARE
Teknologiaren erabilera aktibazio komunitarioa lortzeko
“Auzosare elkar zaintza eta elkarlan publiko eta komunitarioa aktibatzeko programa berritzailea da.”
Proiektu honek teknologia, aktibazio komunitarioa eta esku-hartze sozio-hezitzaile eta komunitarioa uztartzen ditu, prebentzioaren ikuspuntutik, bakardade egoera hauskorretan dauden pertsonen bizi kalitatea hobetzeko.
Proiektu berri eta berritzailea da eta horregatik lagundu diogu markari hasiera hasieratik, komunikazio estrategia, izena eta claima, storytellinga, online plataforma eta aurkezpenerako euskarri guztiak sortuz.
Auzosare zainketak eta lankidetza publiko eta komunitarioa aktibatzeko programa berritzailea da. Proiektu honek teknologia, aktibazio komunitarioa eta gizarte-, hezkuntza- eta komunitate-arloko esku-hartzea bateratzen ditu, bakardade egoera ahuletan dauden pertsonen bizi kalitatea prebenitu eta hobetzeko, prebentzioaren ikuspegitik.
\\ MARKAREN OINARRIAK FINKATZEN
Lehenik eta behin, proiektuaren ezinbesteko hiru alderdiren erantzuna garatu dugu marka estrategian: proiektuaren xede diren taldeak, lehiatzeko abantaila eta markaren posizionamendua. Oinarriak finkatuta, ekintza plan bat garatu dugu datozen bi urteetarako, alderdi korporatiboa eta alderdi komertziala hartuko dituena.
Hurrengo urratsa markaren identitate korporatiboa eraikitzea izan da. Marka identitatea da enpresa bat edo erakunde bat identifikatzeko baliabiderik agerikoena. Bertan islatu behar da posizionamendua eta bereizgarri dituen balioak bisualizatu behar ditu, bi elementutan oinarrituta: izena eta logotipoa. Horiei, claima gehitu diegu, balio eskaintza jasotzeko.
Hala, “Auzosare” izena sortu dugu, “Elkar zaintza aktibatuz” claimarekin. Orobat, logotipo moderno eta dinamikoa diseinatu dugu; kolore paleta bero eta atsegina hautatu dugu konfiantza eta goxotasuna pizteko, eta hautatu dugun letra tipoarekin profesionalismoa eta irisgarritasuna helarazi nahi izan ditugu.
Logotipoaz gain, hainbat plataforma eta materialetarako, markaren ikusizko eta ahozko komunikaziorako ildoa zehazten duen estilo-gida bat sortu dugu. Gida horrek bermatu egiten ditu koherentzia eta sendotasuna markaren eta bere audientziaren arteko interakzio guztietan.
\\ ONLINE PRESENTZIA
Marka garatutakoan, web garapenari ekin diogu eta, online presentziaren ikuspegitik, Auzosarek dituen beharrizan eta helburuak aztertu ditugu zehat-mehatz. Informazio hori gogoan, informazio argiko arkitektura bat diseinatu dugu, nabigatzeko erraza eta edukia modu logiko eta irisgarrian antolatzen duena.
“Marka identitatea erabiltzaile-interfazearen diseinuaren bidez aplikatzen dugu”
Webgunea responsive izatea bermatu dugu; hau da, hainbat gailu eta pantaila neurrietara behar bezain ondo egokituko dela.
Azkenik, web plataforma garatu dugu, Auzosare proiektu aitzindari eta komunitario honi buruzko informazio guztiarekin.