AZPEITIKO UDALA.
Komunikazio Estrategia eta Plana

Denon artean egitetik denontzat egitera.

“Tradizioaren iturrietatik edana, denboraren joanean egokitzen jakin izan duen herria da.”

Azpeitiak ibilbide luzeko historia du egina. Tradizioaren iturrietatik edana, denboraren joanean egokitzen jakin izan duen herria da. Azpeitiak herri gisa dituen indarguneak erabiltzen jakin du egoera zailetan aurrera egiteko: elkarlana, antolakuntza gaitasuna eta herri dinamika. Bere betiko ezaugarriei uko egin gabe.

PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA

Euskararen herria, tradizio puntu bat, hiribilduaren inguruan eraikitako lantegiak… Azpeitian hainbat aldaketa kualitatibo izan dira aspaldiko hamarkadetan, gizartearen beraren eraldaketa ekarri dutenak, eta belaunaldi berriekin batera etorri direnak. Eraldaketa horrek, azpeitiarrek Azpeitia ulertu eta bizitzeko eran izan dute eragina.

marka-garapena

\\ MARKA AZTERKETA ETA ESTRATEGIA

Azpeitiko Udalak urte batzuk daramatza gobernantza estilo berri batekin lanean Hala ere, komunikazio lanei koherentzia emanez herritarrekin duten harremana hobetzeko sakoneko lanketa estrategiko baten beharra sentitzen zuten. Izan ere, hurrengo urteetarako proiektu interesgarriak dituzte eskuartean.

“Denon artean”etik “Denontzat”era igarotzeko jauzi horretan, fokoa egiteko moduan jartzetik helburuan jartzera igarotzen gara; alde batetik jarraikortasuna eskainiz orain arteko leloari; eta bestetik, herritar guztientzako izango den herri berdinzalearen eta osoaren mezua landuz.

\\ MARKA NORTASUNA

Identifikatutako helburu nagusietako bat ziklo berri baten hasiera irudikatzea izan zen. Horretarako marka nortasuna berritzeko beharra ikusi zen, kontzeptuan sakondu eta aurrerapausu bat emanez.

Azpeitiko udal markaren goiburua berritzeak hainbat aukera zabaltzen dizkio Azpeitiko Udalari: hurrengo aldikada bati nortasun propioa ematea, udal gobernuaren lidergoa handitzea eta udalerriaren proiektuei indar handiagoa emango dien diskurtso eta irudi berrituak eskaintzea.

SARE-SOZIALAK-AZPEITIA
EUSKARRIAK-KALEAN-AZPEITIA

\\ EKINTZA PLANA

Marka estrategia ideiatu eta marka nortasuna berritu ondoren, komunikazio planean zehazturiko helburuei loturiko bi-hiru urteko ekintza planari ekin diogu, baita marka berria Azpetiako herri osoan ezartzea eta Udaleko euskarriak berritzeari ere.

AZPEITIA-ROLL-UP

“Azpeitia marka sendo, indartsu eta ezaguna.”

AZPEITIA-EUSKARRIAK