BERRIA
Markaren kontzientzia

Marka nabarmentasuna
handitu.

“Marka lanketan egin duten ibilbidea partekatzeko eta gure ezagutza baliatzeko elkarlan proposamena eginez hurreratu zitzaizkigun BERRIAko marketing arduradunak.”

Proposamen erakargarria guretzat. Izan ere, uste dugu BERRIA bezalako marka batek eta Sorland bezalako komunikazio agentzia batek elkarrekin bide oparoa egin dezakegula.

Dudarik gabe, marka ezaguna da BERRIA Euskal Herrian. Ez bakarrik bere eguneroko papereko zein sareko irakurleen artean. BERRIA euskal herritar guztiek ezagutzen duten marka da, egunero kaleratzen den euskarazko egunkari bakarra delako.

Marka nabarmentasun hori, dena den, zaindu ez ezik handitzeko garaia dela erabaki dute BERRIAko arduradunek. Euskal gizarteak oro har eta kazetaritzak zehazki bizi duten eraldaketa garaiaren bat eginez, irakurle berriengana heltzeko ordua dela.

Helburu hori zehazteko, badira zenbait datu esanguratsu: BERRIAlagunak 14.000tik gora dira, eta, sareetan dituen jarraitzaileak, berriz, 125.000tik gora. Horra hor begiz joko genituen bi xede-taldeak, zenbakien argitan.

PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA

… eta marka posizionamendua berritu

Marka nabarmentasuna, baina, ez da BERRIAko marketing arduradunen helburu bakarra. Ibilbide luzeko hedabidea izanik, halakoxea behar du marka lanketak ere, eta marka posizionamenduari dagokionez ere jauzi berri bat egiteko unea dela deritzote.

Marka posizionamendu argia du BERRIAk: hedabide euskaltzalea eta nazionala da; independentea eta komunitarioa; profesionala eta konprometitua; aurrerazalea eta feminista. Euskarazko egunkari bakarra ez ezik, bestalde, mundu mailako kazetaritza garaikidea eta kalitatezkoa egiten duen hedabidea da BERRIA.

Irabazitako balio horiei eutsiz, koska bat gorago ere egin nahi du orain markak, lan-taldeak bizi duen momentua eta grina erakutsiz. Kazetaritza egitasmo berrizalea eta ausarta direla azalerazi, eta sare sozialetako milaka euskaldun anitzekin lotu.

2 Berria

\\ MARKA NORTASUNA

Marka nabarmentasuna handitzeko eta marka posizionamendua berritzeko helburuarekin, bada, tonu informaleko eta estilo dinamikoko publizitate kanpaina eskatu ziguten, giro garaikideko eta konplexurik gabeko euskaldunengana heltzeko.

Sormen estrategia horretatik atera genuen ideia nagusia, eta baita aurrerantzean BERRIA markak erabiliko duen goiburua izango dena ere:
zuk badakizulako.

Mezu nagusi zuzen, arin eta indartsu horrekin batera irudigintza grafikoa ere landu genuen, giro garaikidea eta dinamikoa publizitate kanpaina osoaren estilora eramateko, ondoko ezaugarriekin: freskoa, indartsua eta ausarta.

\\ KANPAINA

Zuri hitz egiten ari gara, beraz. Norbanako konkretuei zuzenean. Eta, aldi berean, giro bat partekatzen duzuen guztioi. Osotasun anitz bati. Jende estilo bati. Zuri.

Zuri. Badakizulako euskaraz. Badakizulako zer gai interesatzen zaizkizun, badakizulako noren iritziak ezagutu nahi dituzun, badakizulako zer kultur eduki dituzun gogoko, badakizulako nondik begiratzen diozun munduari,…

Zu ugari horiek zarete BERRIAren gaur egungo irakurlegoa. Giro bateko jendea. Askotariko jendea. Eta halakoxe protagonistak bilatu genituen publizitate kanpaina egiteko ere: BERRIAren betiko balioak eta oraingoak gorpuzten dituzten zazpi lagun.

Spota, irrati-kuina, grafikak, interneteko bannerrak, mertxandising-a eta sare sozialetarako kontakizun bizi bat osatu dugu. Gure zazpi protagonistek BERRIA irakurtzean sortzen zaizkion harridura, haserrea eta poza partekatuko dituzte zurekin.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako. Zuk badakizulako.

3a Berria
4 Berria
https://www.youtube.com/watch?v=e-UZLcNbFuM&t=2s
5 Berria

“Zuk badakizulako. Badakizulako euskaraz, badakizulako zer gai interesatzen zaizkizun, badakizulako noren iritziak ezagutu nahi dituzun, badakizulako zer kultur eduki interesatzen zaizkizun,…