Skip links

1 (1)

BIBA ARDOAK.
Ardoaren kultura bizigarriaren alde.


Biba Ardoak Euskal Herriko ardo ekologiko, biodinamiko eta naturalen banaketarako familia upategien proiektu kooperatibo berri bat da.

Kooperatiba honen azken xedea, gainera, Euskal Herrian ardoaren kultura alternatiboa sustatzea da: ekologikoa, bertakoa, gizartearekiko arduratsua, gaurkoa. Horretan laguntzeko deitu gintuzten, eta hasieratik liluratu gintuen proiektu honek eta osatzen duten mahastizainek.

MARKETING ETA KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA

Euskal Herriko ardo organikoak jendartean nabarmendu eta prestigiatzeko ez ezik, ostatuetan banatzeko marka lanketa ideiatu eta abian jartzea zen erronka. Horretarako, lehenik, marka azterketa egin, egitasmoaren izaera, lehiatuko den merkatua eta landu beharreko marka posizionamendua ikertu ditugu.

Euskal Herriko ardo organikoak jendartean nabarmendu eta prestigiatzeko ez ezik, ostatuetan banatzeko marka lanketa ideiatu eta abian jartzea zen erronka. Horretarako, lehenik, marka azterketa egin, egitasmoaren izaera, lehiatuko den merkatua eta landu beharreko marka posizionamendua ikertu ditugu.

Ardo ekologiko, biodinamiko eta naturalen arloa izan da, baina, sakon ikertu duguna, eta horretarako, txosten, argitalpen eta ikus-entzunezko espezializatuak aztertzeaz gainera, Bartzelonara joan ginen 2019ko martxoan, Vins Nus eta Vella Terra azoketara. Ardogintza alternatiboa bogan dago Kataluiniako hiriburuan, eta Europa osoko mahastizainak biltzen dira bi azoka horietan.

HumanVinseko lagunekin ere batu ginen Bartzelonan, Biba Ardoak banaketa egitasmo kooperatiboa gauzatzeko ereduetako bat izan baitira haiek. Eskuzabal hartu gintuzten Graçiako Salvatge ostatuan, eta, gogotik edan bagenuen ere, hurrengo goizean lan bilera egiteko kemenez jaiki ginen eurak eta gu; baieztatzeko moduan gaude, beraz, ardook biharamon gozoagoa uzten dutela ardo industrialek baino.

Kataluniatik itzulita, azterketatik marka diagnostikoa egitera pasatu ginen, eta marketing analitikoa zehaztu genuen: ardo bereizgarriak eta izaera soziala nahi duten ostalariekin lan egingo du Biba Ardoak banatzaileak, euskal hiriburetatik hasita herrietaraino, zazpi euskal herrietako ardo organikoak eskaintzeko herritarrei. Eta, ardozale hoiekin guztiekin batera, Euskal Herrian ardoaren kultura gaurkotzea izango du goiburu nagusi, popularragoa, bizigarriagoa eta eraldatzaileagoa izan dadin.

“Euskal mahastizain eta ardogileak gara; maite dugu gure lurra, eta gure 
mahastiei eta gure ardoei emanak bizi gara. Nekazaritza ekologikoan dihardugu, mahatsari eta ardoari zor zaien
 begirunearekin, artisau-tradizioa eta egungo ezagutzak uztartuz.”

MARKA NORTASUNA

Marka posizionamendua zelakotzen duen ideia ardatza bizizalea izanik eta produktua lurrari loturiko ardo organikoa izanik, halakoxea behar zuen marka nortasunak ere.

Markaren kontzeptu nagusia bizitza da, beraz: mahastizainen bizimodua, ardo biziak, nekazaritza-herrietako bizitzeko modu xumea, ostalarien eta bezeroen bizipenak, mugimendu herrikoi baten bizitasuna…. Eta hortik naminga, marka izena: Biba Ardoak.

Marka nortasun grafikoa sortzeko, berriz, euskal mahastizain familien ardoaren organikotasunari heldu diogu: artisauen lan egiteko moduekin marka tipografikoa sortu dugu, eta marka garapen eta ezarpenerako ere eskuz gauzatzeko moduko euskarri organikoetan pentsatu dugu.

EKINTZA PLANA

Ekintza plana marka azterketan finkatu ditugun helburuak betetzeko bide-orria da. Baita proiektuaren dinamizazioaz arduratuko diren teknikarien eguneroko lan-tresna ere.
Proiektua gizarteratzea izan da lehenengo urratsa: webgunea eta sareak martxan jarri, prentsa dossierra, afitxak, ostalarientzako euskarriak, merchandising-a sortzea, aurkezpena egitea,…

Aurrerantzean ere aukeraz eta erronkaz beteriko bide bati aurre egin beharko dio Biba Ardoak egitasmoak. Gizartean badago produktu ekologikoen eta bertako produktu ekologikoen zein bertako produktuen kontsumoaren aldeko joera ere, testuinguru hori baliatzen jakin beharko du proiektuak ardoaren kultura berria sortzeko. Eta Sorland bidelagun izango du horretarako.

“Banaketa-kooperatiba independentea gara, mahastizaintzan pasioz 
jarraitu ahal izateko elkartuak.
 Bizitza eta plazera darie banatzen ditugun ardoei, eta Euskal Herriko
 jende guztiarekin partekatu eta gozatu nahi ditugu.”

Erlazionatutako lanak

sorland mugarriak

Itzuli

sorland mugarriak

Biba ardoak

sorland mugarriak

Lebario

sorland mugarriak

Durangaldea

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies