DURANGOKO AZOKA DA!
Sormen-markaren estrategia

Euskal kultura
DA!

“Marka estrategiaren inflexio puntu bilakatu genuen Durangoko Azokaren 50. urteurrena 2016an, eta lanketa horretan sakontzen dihardugu geroztik”

Europa osoan kultur arloan egiten diren azoken artean arrakastatsuenetakoa da Durangoko Azoka. Euskal kulturarekin loturiko beste hainbat proiekturen artean, Sorland agentziako kideok Durangoko Azokarekin urte askoan lan egin izan dugu, eta 50. urteurrena aukera profesional paregabea iruditu zitzaigun.

Ez genuen komunikazioan jauzi bat egiteko eta marka nortasun gaurkotu bat sortzeko aukera galdu nahi. Marka berritu hori lantzen dihardugu ondorengo edizioetan.

PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA

Komunikazio estrategia: Marka azterketa, Marka estrategia, Marka jarraipena

Marka eraikuntza: Marka nortasuna, Marka kontakizuna, Kontakizun plana

Markagintza digitala: Online estrategia, Sare sozialak

Ekintza plana: Publizitate kanpainak, Ekitaldiak eta azokak, HHPP bulegoa

da destakatua 1 Durangoko Azoka

\\ MARKA NORTASUNA

Ospakizun garrantzitsua izan zen 50. edizioa, euskal kulturzaleentzat bereziki, eta euskal herritarrentzat oro har.

Epe ertaineko komunikazio estrategia finkatu genuen, eta marka nortasun berria aurkeztu zuen Durangoko Azokak: DA!

DA! Durangoko Azokaren akronimotik dator. Baina gainera DA! aditz ezin esanguratsuagoa da euskaraz; esaerak dioen bezala “izena badu, bada”. Euskal kulturari buruz ari garenez gero, ez dago soberan Shakespeare bezalako erreferente unibertsala eta bere “to be or not to be” ezaguna aipatzea ere; “bada ala ez da” hori da kontua.

Izen labur, esanguratsu eta sonoritate handiko marka nortasun hori bihurtu genuen spotak, kartel grafikoak eta gainerako publizitate euskarriak sortzeko ardatz nagusi. Logotipo tipografikoari karratua gehitu genion DA! markari funtzio bikoitza emateko. Alde batetik, sortzaile eta kultura jarraitzaileen topaleku izateko. Bestetik, artisten azken lanak kaleratzeko erakusleiho ezin hobea.

\\ MARKA ESTRATEGIA

50. ediziotik aurrera denetariko euskarritara eroan dugu DA! markaren garapena eta bere sorkuntza estrategia: kartela, spot-a, seinaletika, egitaraua, liburuxka, gonbidapenak, webgunea, publizitate euskarriak, eszenografia, etab. Edizioz edizio, bestalde, Durangoko Azokaren arduradunek aldian aldian zabaldu gura izan duten mezu nagusia DA! marka izenarekin bat datorren eslogan bihurtzeko sormen lana egin dugu.

1 4 LANKETA KREATIBOA scaled Durangoko Azoka

50 urte… eta askoz gehiago!

Marka estrategia garatzeko lan horretaz gainera, Durangoko Azokaren komunikazio bulegoa osatzeko, kudeatzeko eta zuzentzeko lana ere burutu dugu Sorlandeko kideok azken hamar urteetan: lan-talde profesionala osatu, komunikazio ekintzak aurreko hilabeteetan planifikatu, publizitate sorkuntza zein prentsa bulego zerbitzuak: aurkezpenak antolatu eta Durangoko Azoka egiten den egunetan komunikazio premiei bertatik bertara erantzun.

58. edizioa Fantasia DA!

58. edizioa harilkatuko duen ideia kreatiboa sortu dugu. Ideia kreatiboak bi helburu nagusi izan ditu: gazteak jomugan izatea eta Azokaren osotasuna eta aniztasuna erakustea. Kontzeptualizazio kreatiboaren emaitza, Fantasia DA! leloa izan da. Irudigintzari dagokionez, hiru dimentsioan landutako irudia sortu da, errealitate birtualean landua. Fantasia izatearen atzean dagoen unibertso guztia bistaratu da, Azoka zer denaren isla. Ideia kreatibo horren aplikazio posible guztiak eta beharrezko komunikaziorako euskarriak garatu dira.

4 2 IRRATI KUINA Durangoko Azoka