DURANGALDEA
Turismo eta elikadura eredu iraunkorren alde
“Durangalde osoko jarduerak eta biztanleak jomugan dituzten egitasmo iraunkorrak abian jartzeko lanean ari da Urkiola Landa Garapenerako Alkartea.”
Turismo Estrategia Plana anbizio handiko proiektua da, bisitari kopurua handitzeko helburua duena, eta horrekin lotuta, egoera ekonomikoa hobetu, ingurumena zaindu eta kultura ondarea ezagutaraztea xede dituena. Akimu Proyectos Turísticos-ekin aritu da Sorland proiektu honetan.
Estrategia Planak ere asmo esanguratsuak ditu, izan ere, Durangaldeko biztanle, ekoizle, eragile enpresa eta erakundeak lerratu nahi ditu, bertako elikadura iraunkor eta osasuntsu baten alde. Elhuyar Aholkularitzarekin eta Gaindegia Behategiarekin aritu gara Elikadura Planaren garapenean.
PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA
Bide berri baten lehen mugarria
Bi planen edukiak ezagutaraztea izan da lehenengo urratsa, horregatik, administrazio publikoko ordezkariek zein sektoreko eragileek parte hartu duten ekitaldia antolatu da Berrizen. Aurrerantzean ere pausuak emanez joango dira plan biak; bertoko elikadura iraunkor eta osasuntsu batengatik; Durangaldea, helmuga bihurtuko duen turismo arduratsu baten alde.
\\ MARKAGINTZA
Eskualdea da bi proiektuen izendatzaile komuna eta hori izan da marka nortasuna sortzerakoan ere gure hari nagusia. Durangaldea potentzialitate handia duen marka dela uste dugu, gainera.
Turismo aldetik, lurralde txikia izan arren, nortasun eta dibertsitate handikoa da (paisaia, ondarea, gastronomia, etab.) Eremu estrategiko batean kokatua dago, gainera.
Elikadurari dagokionez ere, posibilitate asko dituen eskualdea da, izan ere, leku gutxitan batzen dira osasunaren, teknologiaren, elikagaien zein industriaren arloko eragileak Durangaldean bezain ondo.
Kontzeptu eta ideia bezala Durangaldeari egin zaio erreferentzia, beraz. Hala ere, nortasun grafiko batek izenaz gain, sinboloa ere badauka, eta horretan, D ikurra izan da nabarmendu duguna. Izan ere, Durangaldearen berba indartzera dator ikurra.
Hala, “D”-aren hutsune itxia zabaldu eta eskultura itxura hartzen duen ikur orekatu eta espaziala sortu dugu. Bere indarra forman datza, kolore, testura eta estilo desberdinak garatzeko aukera ematen digulako.
Eskualdea da bi proiektuen izendatzaile komuna eta hori izan da marka nortasuna sortzerakoan ere gure hari nagusia.