EGUZKIBEGI IKASTOLA
Marka sorkuntza eta estrategia digitala



“Eguzkibegi Ikastolan 50 urtetik gora daramatzate erreferente izaten herriko hainbat eta hainbat familietako seme-alaben heziketan.”

Euskal Herriko beste hainbat tokitan bezala, 60ko hamarkadan hasi ziren ikastolak egituratzen han eta hemen; eta Galdakaon, 1966an sortu zen Eguzkibegi Ikastola.

Eguzkibegi ikastola hainbat gurasoren elkarlanaren eskutik sortu zen euskal kulturan oinarritutako heziketa euskalduna eskaintzeko helburuarekin. Bidea erraza izan ez den arren, uneoro izan du herriaren eta herritarren babesa.

\\ MARKA SORKUNTZA ETA IRUDIGINTZA

Sorland komunikazio agentziak Eguzkibegi Ikastolako marka birsortu du eta horren inguruko irudigintza osoa landu du.

Galdakaoko Ikastola herrigunetik gertu egonik ere, naturgune bikain baten erdian dago. Inguruan ditu Belaustegiko hariztia, errekak eta hainbat xenda eta naturako ibilbide. Horregatik, markan Galdakaoko herrigunea bera eta naturgunea irudikatu dira.

Logo_nagusia_hor_online
iPhone X PSD Mockup 01

\\ SAREETAKO ESTRATEGIA ETA WEBGUNEA

Marka nortasuna berritzearekin batera, Eguzkibegi Ikastolak tresna digital nagusia ere berritu du: webgunea. Ikastolaren presentzia digitala indartu nahian, estrategia digitala garatu da, webgunea ardatz duena eta marka nortasun berriarekin lerrokatuta dagoena.

\\ MARKA APLIKAZIOAK

Galdakaoko Ikastolako marka berritua herrian birposizionatzeko eta hedatzeko asmoz, kamisetak, poltsak, sareetako euskarriak, papergintza eta seinaletika diseinatu dira.